Hundwil (Suitza)
Arropa tradizionalak jantzita atera dira plazara neska-mutilak. Tradizionalak izateagatik ez dira zaharrak. Kolore bizikoak dira oraindik.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Ile labur ebakia, kotoizko jertsei grisa eta pipa ahoan duela dago adi-adi begira gizon hau. Erakustokian zer nolako abere agertuko diren zain dago. Sari baat emateko moduko animaliak ikustea espero du. Urte oso batean lan serio egin ondoren, nork moldatuko zuen hoberen animali xume hauetako bat?
Hundwil (Suitza)
Lagunak taldeka biltzen dira. Barre batzuk bota, abereak behatu eta paseo koxkorra egin azokan zehar. Horrela joaten da goiza. Batzuek, tarteka, bere animaliei kasu egin beharko diete. Bestela garagardo bat botatzeko edo bazkari legea hartzeko astia hartuko dute. Eguna pixkanaka joango da, udazkena astiro aurrera doan moduan.