Hundwil (Suitza)
Hanka luze eta indartsuak. Bizkarra altua. Buztana laburra. Garrantzitsuena dena, hagin sendoduneko ahoa. Horrelakoa da zelaietan edo harri tartean jateko urria bilatzeko gai den animalia.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Gizon zaharra eta gaztea. Aita eta semea izango al dira? Abereak interesez begiratzen dituzte. Bien artean diskutitzen dute.
Hundwil (Suitza)
Mutikoa pertxenta jantzita dago egunerako. Garai bateko arropak ohikoak dira usadio zaharreko azoketan. Aldatu dena berdin dirauela pentsaraztea gustatzen zaigu. Lekuan errotzen gaitu horrek, iragan bat ematen digu eta talde baten parte izateko sentsazioa ere.
Hundwil (Suitza)
Gaur animaliok dira protagonista. Bisitariak urrunetik etorriko dira beraiek ikusteko. Urduri daude horrenbeste jende bere inguruan ikusita.