Hundwil (Suitza)
Behiak pentsakor daude. Pertsona bat pasatu berri da. Ez da eguneko lehenengoa. Gaur jendez lepo dago hemen. Batzuk adi behatzen gaituzte. Beste batzuk, berriz, despistatu itxurarekin pasatzen dira. Burua batek jakin non dutela.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Udazkeneko ferietan abereak erakusteko eta saltzeko garaia da. Behiek errape handienak dituzte. Zezenak egon daitezkeen ikusgarrienak dira.
St. Gallen (Suitza)
Feria eguna eta jendea erruz ateratzen da kalera. Eguna hotz dago baina konpainia ona, janari ugaria eta edari goxoak lagun, ez da beldurrik bueltatxo bat emateko.
St. Gallen (Suitza)
Izkina guztietan aurki daiteke jendea hizketaldi bat botatzen edo mokautxo bat hartzen. Bainugela ondoan ere.
St. Gallen (Suitza)
Feria eguna da St. Gallenen. Urtero gertatzen da eta hiriko kaleak hartzen ditu hamar egunez. Jende mordoa biltzen da animali eta barazkiak ikustera, probatzera eta erostera.