Mörschwil (Suitza)
Lorratzaren bidean landareak zanpaturik gelditu dira. Lore bat txiripaz geratu da salbu. Zerealak, baina, bere lekua errekuperatzera egiten dute. Beteko dute berriro gelditutako hutsunea.
Eguneko argazki bat
Mörschwil (Suitza)
Lorratzaren bidean landareak zanpaturik gelditu dira. Lore bat txiripaz geratu da salbu. Zerealak, baina, bere lekua errekuperatzera egiten dute. Beteko dute berriro gelditutako hutsunea.
Mörschwil (Suitza)
Uda ate joka dago. Egunak luzatu dira eta eguzkiak argiaz blaitzen ditu soroak eta zelaiak. Laster hasiko dira horitzen, udaren beropean idortzen eta ontzen.
Mörschwil (Suitza)
Zereal soro zabal honetatik ateratako uztarekin, ogi eta pastel andana prestatu ahal izango dira. Ondu bitartean, txori, intsektu eta karraskari askoren babesleku izango da ere.
Mörschwil (Suitza)
Landare xumeen baturarekin hartzen du forma zelaiak. Gero, traktoreen gurpil marken lerro zuzenek ordena jartzen dute sailean. Lore bat han eta hemen kolore puntua ematen diote. Baserriko irudi ezaguna osatua dago.
St. Gallen (Suitza)
Lore horiak. Zutoin okerra eta luzea. Eskultura txikia eta iraungaitza ematen du. Bizi apurt bat da ere. Lekua osatzen duen biziaren zati txikia eta garrantzitsua.
St. Gallen (Suitza)
Zelaiak belar altuz bete dira. Zeruan euri hodei ilun maldurrak dira nagusi. Iparreko haizeak gogor jotzen du. Udaberria sasoi betean dago.
St. Gallen (Suitza)
Belarraren kirten luzea puntako lorearen pisuaren pean jartzen da balantzaka. Han eta hemen agertzen dira. Forma eta kolore desberdinekoak dira. Zelaian, baina, denak hazten dira era berean, zerurako bidean.
St. Gallen (Suitza)
Lore hori xumeek betetzen dute zelaia. Belar artean beraien formak argi desberdintzen dira. Lekua apartzen eta edertzen dute.
St. Gallen (Suitza)
Zerealen familiakoa izango al da landare hau? Labore bat izango al da? Haren itxura berbera dauka. Belarren artean eta gainetik ikusten dira hazi multzo horiek, haizearen menpe kulunkan.
St. Gallen (Suitza)
Lorea eta udaberria. Udaberria eta lorea. Bat datoz. Bera dira. Belar artean kolorea eta usaina ematen dute. Intsektuei bizitza ematen die. Bestelako animali txikiek ere beraiengandik hartzen dute sostengua.
St. Gallen (Suitza)
Zuhaitzari denboraren zauriak nabaritzen zaizkio. Laster, baina, hostoak bueltatuko dira adarrak apaintzera eta txoriek kantuz arinduko dituzte gu guztion minak. Orduan, pasatutako negu gorria eta adinaren pisuak arinduko dira.
St. Gallen (Suitza)
Eguna oskarbi dago. Eguzkiak barrutik eta kanpotik berotzen du. Negua bukatzen ari da azkenengoz. Zuhaitzen adarrak beteko dira bizitza jaio berriz aurten ere.
St. Gallen (Suitza)
Gelditzen da soilik arbola bat, garai batean lekuan egongo zen basoaz. Belardi zabal batek ordezkatzen du. Behiei eta ardiei jaten emateko aproposa du. Hala ere, jatorrizko basoaren itzal tristea baino ez da naturan bizi direnen izakientzat.
St. Gallen (Suitza)
Palet hauek huts gelditu dira beraien aurreko lana amaitutakoan. Zahartzen utzi al dituzte besterik gabe? Edo egongo al dira beraien hurrengo lanaren zain? Itxaroten duten bitartean, lekuari izaera ematen diote.
St. Gallen (Suitza)
Txibirita talde hau udaberriari ongietorria ematera ernatu da. Belarrak, bestaldera, neguaren azken printzak nabariko dituzte eta txikituta ikusten dira oraindik. Laster haziko dira sendo eta kolore biziekin. Zelaiek bizi berria hartuko dute.
Gais (Suitza)
Jendea bildu da txabola edo borda honen inguruan. Eguneko epeltasunak baliatuta egin dute paseoa eta lekua baliatu dute eguzkiaren errainuak xukutzeko.
Gais (Suitza)
Beste txabola bat. Honek bisitariak ditu. Goizeko eguzkiaz goxatzeko leku aproposa dela irizten diote, nonbait. Egunerokoan bestelako erabilpena izango zuen. Baserriko lanak betetzen laguntzeko jarria izango zen.
Gais (Suitza)
Txabola honek urteen zama nabari du. Eusten dio hala ere. Zelai gainean lekutua, barnean abereak edo beraien jana gordeko zituen. Gaur egun, bere betiko funtzioa betez gain, paisaia edertzen jarraitzen du.
Gais (Suitza)
Neguko ihintzak eguerdirarte luzatzen du bere bizitza, eguzkiaren moteltasunari esker. Zelaien gainean sortutako marka zuri horiek izoztuta eta logale mantentzen dute belarrak udaberria heldu bitartean.
Gais (Suitza)
Baserri eremua mendi aldean. Muinoaren magalean etxe multzoa ezarria dago, justu basoaren limitearen azpian. Beherago larreak, behiak elikatzeko, eta zelaiak, laboreak landatzeko, daude.