Zurezko kaia ezerezera joateko dela ematen du. Ondo fijatu ezkero, nabarituko dituzu eskegitzeko egiturak. Udan hemen garbitu eta zikatzen dira alfonbrak. Baltikoko ura, apenas gazia dena, ezin hobea izan ei da lan honetarako.
Oinatzak elurrean da bereizten den detaile bakarra. Bestela paisaia zuria da, lurra eta itsasoa nahastu arte. Izan ere, elur metaren atzean itsasoa bait dago. Izotzak estalia.
Arratsalde ilun eta lainotsua, arbola biluziak, elurra eta izotza. Hiria desberdin ageri da. Neguko berokia jantzi eta ongi lotu. Beharbada bihar etorriko da eguraldi hobea.
Begirada bat bota leihotik eta parke elurtua ikusten da. Txikia, triangelu formakoa. Izotzak soilik hostoz biluztutako arbolak eta landare hesiak uzten ditu agerian.
Harri bat itsasertzean. Itsas urak ferekatuta, elur izoztuak besarkatuta eta eguzkiak berotuta. Egongo dira bestelako egunak, non itsasoak gogor kolpatuko duen eta, eguzki ezean, euriak bustiko duen.
Ur putzuak granitozko harri gainean. Garai batean glaziarrak ziren nagusi hemen. Beren itsasoranko bidea harria sakon higatzen zuten. Arrastoak ikusgai daude oraindik.
Itsas Baltiko zabala hemen. Ipar Europaren Mediterraneoa. Gatzik apenas dauka. Iraganean sarri lakua izandakoa. Ipar itsasotik banandua. Neguan parte handi batean izozten da. Baina udaberri hasiera honetan ur garbia ageri da.
Elurra, eguzkia, zeru oskarbia. Egun zoragarria Helsinkin. Itsaso ondoko etxea leku ezin hobea da udaberri hasieraz gozatzeko. Itsas baltiko bare ageri da. Gehienetan bezala.
Lasaitasun eta soiltasun bila etorriko zen gizon hau. Espaloian eseri eta munduaz ahaztu. Bizkarrean hiriko mugimendua utzi eta begirada hustasunean finkatu, eguneko aferak ahazteko desiraz.
Hona hemen taberna honen kokapena. Mapan begiratu ezkero, irla txikitxo bat ikusiko duzu. Helsinki hegoaldean dago, kostatik hurbil. Orain, baina, oinez aixa hel daiteke bertara.