Cardano (Italia)
Landarea xumea da baina koloretsua ere bai. Loreak gogoz hazten dira, irmo, udazkeneko lehenengo egunak badira ere. Utzidazu mirari txiki honi luzeago begira egotea, indartu eta berritu egiten bait nau.
Eguneko argazki bat
Cardano (Italia)
Txibirita xume hazi da baso baten zoruan, belarrez eta hostoez inguratua. Egoera erabat apurkorra eta bakartian dagoela ematen du eta horrek ematen duen berebiziko edertasuna.
St. Gallen (Suitza)
Pistilo horiak harro daramatza lore sorta honek. Egun eguzkitsu honen argiak koloreak bizitzen ditu. Lore multzo polita, bai jauna.
St. Gallen (Suitza)
Mota guztietako loreek balio dute eztia egiteko. Lore txiki eta moreak ez dira ere txarrak. Kolore bizi hauek, izan ere, intsektuak erakartzeko bait dira.
St. Gallen (Suitza)
Erle langileak lan eta lan ari da bere bizitza osoa. Elkarbizitzaren adibide ezinhobea.