Flumserberg (Suitza)
Urezko berogailu zaharrak, burdin zurrunez egindakoa, gela epel mantentzen du. Goizeko argiak ere beroa ematen du, arimako beroa piztu ez bada ere.
Eguneko argazki bat
Flumserberg (Suitza)
Urezko berogailu zaharrak, burdin zurrunez egindakoa, gela epel mantentzen du. Goizeko argiak ere beroa ematen du, arimako beroa piztu ez bada ere.
Flumserberg (Suitza)
Mendi gainak elurrez betetzen dira negua heltzen denean. Gelditu da aldi baterako bizitzaren gurpila. Animaliak eta landarak lotan daude, etortzeko diren egun luze eta epelen zain.
Flumserberg (Suitza)
Flumserbergetik behera funikularrean bailara, Sarganserland, behelainoz estalita dago eta leiak zelaiak zuritzen ditu. Negu betea.
Flumsemberg (Suitza)
Negu gauetan Suitzako mendialdean ez dago giro baina hotelean goxo egoten da. Logelako berogailua pixtuta, lo kuluxka gustora egiten da afaltzen joan aurretik.
Flumsemberg (Suitza)
Zeru oskarbiko egun izan genuen baina arratsaldea azkar dator neguan. Itzalek pixkanaka mendikatea ere hartuko dute.
Flumsemberg (Suitza)
Eguzkia sartzen ari da gaurkoz. Urte berri eguna da eta goiz iluntzen du. Garaia da funikularra hartu eta toki bero batean sartzeko.
Flumsemberg (Suitza)
Flumsemberg inguruan ez daude Alpeetako mendirik altuena baina leku zoragarria da skia egiteko. Elurra, paisai alpinoak, eguzkia egun pasa baterako.
Flumsemberg (Suitza)
Mendi gainetan aterpeak aurkitzen dira sarri Suitzan. Uda partean egoten dira zabalik eta jaten eman ohi dute ere. Neguan berriz, elur artean galduak ematen dute.