St. Gallen (Suitza, Switzerland)
St. Gallen elurrez estaltzen da urtean pare bat hilabetetan. Garai horretan lanbroa ere sarri izaten da. Honetan bi elementu horiek zuhaitz ilada apaindu dute irudi gogoangarria sortzeko.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza, Switzerland)
St. Gallen elurrez estaltzen da urtean pare bat hilabetetan. Garai horretan lanbroa ere sarri izaten da. Honetan bi elementu horiek zuhaitz ilada apaindu dute irudi gogoangarria sortzeko.
Gorbeialdea (Euskal Herria)
Neguko argiak distira ateratzen dio lanbroari, gailurra ferekatuz igarotzen delarik.
Bilbo (Euskal Herria)
Bilboko lanbro artean ikusten zen Artxanda menditik neguko egun eguzkitsu honetan. Lanbro artean eta arratsaldeko itzalek erdi ezkutatuta, itxura misteriotsua zuen hiriak.
Laudio (Euskal Herria)
Lanbroaren gaina zapaltzen ari nintzela sentitzen nuen. Urrunean mendi tontorrek (Untzueta, Gorbeia) irlak ematen zuten. Lanbroan nabigatzeko gogoa ematen zuen.
Laudio (Euskal Herria)
Bidean ez nituen soilik pinuak aurkitu. Bide ertzeko zuhaitz hauek ere forma bereziak zeukaten. Hostoz biluztuak, hasi berria den negurako prest zeuden. Lanbro artean, izaki misteriotsuak eta sekretuak ematen zuten.
Laudio (Euskal Herria)
Negu hasiera honetan eguraldia epela suertatu zen baina goiz honetan lanbro trinkoa zegoen. Argazki interesgarriak ateratzeko garai ezin hobea izan zen egun hura. Mendi bide batean ibilian aurkitutako pinua da hau.