Neguko jantzi zuriak (Winter white clothing)

Heiden (Suitza)

Goiz da, baita negua ere. Eguzkiak ezin du lanbro artetik sortutako ihintz izoztua urtu eta zuhaitzek garai hotzetako jantzi zurixkak daramatzate soinean.

Zuriz tindatutako basoa (Forest painted in white)

Heiden (Suitza)

Zuhaitzak zuriz tindatutak esnatu dira. Tindu zuri eta hotza ez da ezezaguna. Urte oro gertatzen den zerbait, muinean idatzita daukate haren berri. Horrela izanda ere, mendialdea kale gorria iruditu behar zaie.

Lanbroa badator (Fog comes)

Heiden (Suitza)

Lanbroa badator eta eguna itzaliko digu. Ingurua gugandik ezkutatu egiten du. Itsu gelditzen gara, non gauden eta nora goazen ikusteko.

Lanbroak eta elurrak estalia (Covered in fog and snow)

Heiden (Suitza)

Lanbroa eta elurra nagusi da gaur. Eguna ez dago kanpoan luze egoteko. Baina lekua ederra da. Merezi du honerako bidea egitea.

Hegi erraldoi eta baso sakonez inguraturik (Surrounded by giant slopes and dense forests)

Saas Fee (Suitza)

Haranaren hondoan txiki-txikia ematen du herria. Bere etxeak eta errepideak mendi-hegi erraldoiez eta baso sakonez inguraturik daude.

Basoaren neguko jantziak (Winter clothing of the forest)

Saas Fee (Suitza)

Itxura bestelakoa du basoak elurrez estalita dagoenean. Txikiagoak direla ematen dute sasiek. Enbor ebakia erdi ezkutatuta dago. Maindire negutiarrak dena aldatzen du.

Soilik elurra ikusten da (Only snow to see)

Appenzell (Suitza)

Zuria eta beltzean, argia eta ilunean, banatzen da mundua elur artean dagoenean. Ez dago udako kolore argirik. Ez dago belar edo lorerik. Dena estaltzen duen elur hotza ikusten da soilik treneko leihotik

Naturaren indarra (Force of nature)

Höher Kasten (Suitza)

Mendia eta basoak indartsuak dira. Gogorrak dira harria nagusi den lekuetan. Biguna da loreak eta goroldioek fintzen dutenean. Misterioz beteak daude beti.

Arbola izandakoa (Once a tree)

Cardano al Campo (Italia)

Arbola baten enborra egur edo zur bihur daiteke gure beharretara moldatzeko. Baina naturak ere badaki berau erabiltzen. Goroldioak hazteko erabiltzen du. Mikroorganismo eta intsektu egurjaleek jangai daukate. Baten batentzat abesleku ere izan daiteke.

Naturak zizelkaturikoa (Carved by nature)

Cardano al Campo (Italia)

Naturak zizelkaturiko eskultura bihurtu da, garai batean basoko erraldoia zena. Hosto lehorrez inguratuta dago eta hauen modura, lurzorua ongarritzen bukatuko du bere bizitza.

Arbola hilaren enborra (Trunk of a dead tree)

Cardano al Campo (Italia)

Arbola hil baten enbor zaharra pixkanaka higatuz doa, lur bihurtzen. Berari jaten emandakoari ematen dio orain jaten.

Enbor luze eta sendoak (Long and strong trunks)

St. Gallen (Suitza)

Enbor luzeak eta sendoak hazten dira bata bestearen ondoan, bata bestearen atzean.

Argia eta basoa (Light and the forest)

St. Gallen (Suitza)

Argia tarteka baino ez da heltzen basoaren hondoraino. Hor azpiko belar eta sastrakek bizitza gogorra dute.

Basoko biztanleak (Forest inhabitants)

St. Gallen (Suitza)

Arbola gazteak eta zaharrak bizi dira batera baso zaharreetan. Adineko zuhaitz handi batek utzitako zuloa txikiek hartzen dute. Horretarako lehia bizian ibili behar dira, zeinek argi gehiago hartuko duen. Arbolen bizitza ez da beti erraza eta pausatua.

Basoaren barrenaldea (Inside of the forest)

St. Gallen (Suitza)

Basoak uda berantiarreko eguzki errainuak xurgatu eta iragazten ditu. Egun eguzkitsuenean ere argi eta ilunetan egoten da barrenaldea.

Basoa eta erdian lakua (Lake in the middle of a forest)

Flims (Suitza)

Basoaren erdian laku eder bat. Janaria eta edaria falta ez diren naturaren txoko bat. Animaliek behar dituzte horrelakoak, beraiei guri bezain beste edo gehiago gustatzen bait zaizkie.

Landare eta goroldioak argipean (Plants and moss under light)

Flims (Suitza)

Argi puxka bat basoaren zorura heldu da itzalen artean. Landare niminoek eta goroldio umelek eskertzen dute eta behar dute indartsu hazten jarraitzeko.

Argi eta ilunak (Light and shadows)

Flims (suitza)

Argia hatzemateko borroka etengabean egoten dira basoko landareak. Azkar eta altu hazi, bizi iturria den hori lehenago eta hobeto xurgatzeko eta bidean besteei bidea ixten zaie itzalean bizitzera kondenatuz.

Zutoin tenteak (Vertical posts)

Flims (Suitza)

Enbor tenteak han eta hemen da baso bat. Adarrek eta hostoek janzten dituzte zutoin sendoak. Hauek egitura ematen dute, baina haiek gordetzen dute bizitzaren sekretua eta muina.

Pinu baten erretratua (Portrait of a pine tree)

Flims (Suitza)

Pinu bat dago baso baten erdian. Enbor zuzen eta luzea dauka. Tarteka adar bat edo beste ditu. Zenbait hosto ilun eta finez beteak daude. Beste batzuk biziz lehortutak daude. Nekez banatzen dira enborretik hazten diren heinean. Nahiago dute beraien burua erortzen utzi enbor amatik hurbil.