Freiburg (Alemania)
Dorrearen egitura lirainak argia iragazten du. Zulo eta leihoei esker argi-ilun joko polita sortzen da hiriaren sabaian.
Eguneko argazki bat
Freiburg (Alemania)
Dorrearen egitura lirainak argia iragazten du. Zulo eta leihoei esker argi-ilun joko polita sortzen da hiriaren sabaian.
Freiburg (Alemania)
Zeruan dago argi bakarra eta hark argiztatu ezin duena ilunpean gelditzen da. Dorre altuenak eta kale estuenak, berdin, kolorge agertzen dira. Arrats garaiaren magia da.
Freiburg (Alemania)
Leihoaren argiak laguntzen du pasabidea igarotzen. Bestela leku iluna itxia da.
Freiburg (Alemania)
Kalea ia hutsik geratu da arratsaldean. Paseatzaile bakanak denden leihoetatik ateratzen den argi horixkarenpean dabiltza. Eguneko presak atzean gelditu dira. Urrun ematen dute orain. Garaia da atseden hartzeko.
Freiburg (Alemania)
Alde zaharreko kaleek ez dute geometria laukizunena hertsiki jarraitzen. Pasabide estuak eta espaloirik gabekoak dira. Etxeen sarrera atetik irten eta bertatik bertara dago harridun pasabidea. Etxeetako leihoek itxiak daude egunez ere. Pribatutasuna preziatua da halako egoeretan.
Freiburg (Alemania)
Tranbia igarotzen ari da eta momentu batez kaleko trafikoa eta pertsonen joan etorriak geldiarazi ditu. Bere bidean pausoan aurrera doa. Egiogun bidea hiri barneko trenari. Itxaron dezagun bere bagoi ilada igaro arte.
Freiburg (Alemania)
Arte lana al da edo beste garai bateko publizitatea? Lanbide bat erakusten duela eman lezake, baina lehen planoko pertsonaia harroxko agertzen da. Bere burua goratzeko hiriko merkatari batek aginduko al zuen?
Freiburg (Alemania)
Kaleko zenbakia etxe aurrean argi eta handi idatzita dago baina laster landareen azpian bukatuko du.
Freiburg (Alemania)
Dorre altuaren pareta eguzkitan distira egiten du. Beherago dagoen etxea, berriz, iluntasunean sartuta dago dagoeneko.
Freiburg (Alemania)
Etxe hau udazkenaz apaindu ditu bere kanpoko paretak. Huntzek kolorea aldatzen hasi dira, klorofila berreskuratzen ari da landarea hostoak joaten utzi baino lehen.
Freiburg (Alemania)
Umea ari da dibertitzen edo jostatzen. Aurrera eta atzera kulunka egin, barre batzuk bota, abiaduraz gozatu. Sentimentu horiek denak batu zaizkio eta pozik dago.
Freiburg (Alemania)
Ilada perfektua eratzen paratu dira hosto lehor hauek. Udazken erdialdea da eta kolore berdea galdua dute. Arbolak bereganatu du klorofila, orria kolore arrez eta gorrixkez jantzita utziz. Ostean, gutxi behar da adarretatik eror daitezen.
Freiburg (Alemania)
Kalea bizia da. Aldi berean, edozein aintzinako garaiean eduki zezakeen itxura gordetzen du.
Freiburg (Alemania)
Erakusleiho baten aurrean pasatzean ezinezkoa da barrura begirada bat ez botatzea. Bidean aurrera jarraitzeaz momentu batez ahazten da bat.
Freiburg (Alemania)
Jendez lepo dago kalea. Espaloia eta errepidea, denak hartzen ditu. Hirietako alde zaharra berpiztuko ditu oinezkoei lehentasuna emateak. Autoen joan-etorri arrapaladatsuek ez dute lekuotako bizitza sustatzen.
Freiburg (Alemania)
Bi trenbide eta bi ate. Kaleko trafikoa erregulatzeko bidea da eta garai bateko hiri harresitua gogorazten du. Nabari da kale hau ez zela garraiobide mekanikoen pasabide bezala diseinatu. Oinezkoen espaloia apenas bereizten da kaleko beste eremuez.
Freiburg (Alemania)
Kale baten trafikoa konplikatua da. Tranbia dela, bizikletak direla, auto bakanen bat ere. Dena nahasten da oinezkoan bidean. Inguruko edertasunei begiratzeko aukerak gutxitzen ditu. Hala ere, lekuak merezi du.