Tontorreko bisitariak (Visitors to the summit)

Monte Generoso (Suitza)

Mendi garaiek jendea erakartzen dute, ez soilik berezkoa duten handitasunagatik, ingurua ikusteko beste ikuspegi bat ematen dutelako ere. Beheko haranak eta lautadak zabal-zabal ikusteko aukera ederraz gozatzea gauza polita da.

Gailur errenkada (Summit line)

Monte Generoso (Suitza)

Gailur bat bestearen atzean zerumugaraino heldu arte. Horrelakoa da mendialdea, arrokaz eta basoz tartekatutako paisai basatia eta gogorra.

Lera bakartia (Lonely sledge)

Kronberg (Suitza)

Garai egokia da lerarekin ibiltzeko. Eguzkia aprobetxatu eta aldapetan behera abiadura bizian ibiltzen egun pasa egitea ez da plan txarra. Momentuz atseden hartzea tokatzen da. Lerarentzako astia egongo da gero.

Menditsua, bortitza, latza (Mountainous, harsh, rough)

Kronberg (Suitza)

Mendikateak bata bestearen atzetik. Harri biluzi bortitza lurrazala urratu eta zerurantz altzatzen. Basoek ezin dira leku latz honetako pareta pikoetara heldu. Belar ziztrin gutxi batzuk eta elurrak estaltzen ditu soilik.

Gailur elurtua (Snowy summit)

Kronberg (Suitza)

Elurra leun egon baino, ondo leunduta dago. Eskiatzaileentzat eta leran dabiltzatenentzat ez da leku txarra. Gaur paseo ederra emateko ondo dago.

Hegi garbiak, ertz luzeak (Clean sides, long edges)

Saas Fee (Suitza)

Arroka erraldoiak forma finak ditu. Hegi zapalak eta garbiak ertz luzeek banaturik. Zerua baino ez dauka gainetik eta bere parean beste arrokazko punta gutxi batzuk baino ez dira ikusten.

Erraldoien artean erraldoienak (Giants among giants)

Saas Fee (Suitza)

Handiak, gogorrak, nobleak. Mendi garaiak gure inguruan dauzkagun erraldoien artean erraldoienak dira.

Zeru urdina gainetik (Below the blue sky)

Saas Fee (Suitza)

Arroka eta izotzezko erraldoia harro nabarmentzen da. Bere triangelu itxura pertxenta inguruko mendien gainetik argi ageri da. Soilik zeru urdina dauka gainetik.

Gailur hotz eta haizetsuak (Cold and windy summits)

Saas Fee (Suitza)

Harria, haizea eta izotza nahasten dira eskultura iraunkaitzak sortzeko. Harri iluna izotz hotzak inguratzen du eta haizeak biak zizelkatzen ditu. Forma fantastiko berriak sortzen dituzte guztien artean.

Zerua muga (Limited by sky)

Saas Fee (Suitza)

Betiereko elurra nagusi den eta zerua muga duten mendi gainak leku bereiziak dira. Gure ohiko neurrietatik ateratzen den parajea da. Erakartzen gaitu, baina, aldi berean, beldurra diogu.

Arrokaren garraztasuna (Harsness of the rock)

Saas Fee (Suitza)

Arrokaren gainazal garratzak, izotz leunez estalita ere, ez du gogortasunik galdu. Elementuek eragindako zauri sakonak nabarmentzen dira. Bere soiltasuna handiagoa da. Harrizko eta izotzezko basamortu bertikala bihurtu da.

Izotzez jantzitako erraldoiak (The giants dressed in ice)

Saas Fee (Suitza)

Izotzez jantzitako erraldoiak ederrak dira. Mendi gailurren gainetik soilik zerua eta hodeiak daude. Urte erdia ematen dute itxura horrekin.

Harkaitz erraldoia (Giant rock)

Höher Kasten (Suitza)

Mendi gailurretik begira, harrizko erraldoia nabaritu nuen. Inguruko bailarak behatzen ditu. Belarrak apenas ezkutatzen ditu bere forma garratzak. Mendi pinudiak apenas ezkuta ditzakete bere hegal zabalak.

Mendialdeko txoria (Mountain bird)

Höher Kasten (Suitza)

Bizi al dira txoriak altuera handi hauetan? Haize bortitza eta tenperatura baxuen menpe egotea gustoko al dute?

Oskarbi mendi gainean (Sunny at the summit)

Höher Kasten (Suitza)

Eguzkia goian eta hodeiak behean. Egun ezin hobea mendira igotzeko. Gozatu momentua!

Lainoa gailur artean (Mist between summits)

Höher Kasten (Suitza)

Behe hodeiak haranetan pilatzen dira aire hotzari jarraiki. Mendi gainak berriz eguzki argitan distiratusu ageri dira. Laino artetik agertutako gailurrak dira edo itsasoak inguratutako kostaldeko labarrak?

Gailurraren handitasuna (Greatness of a summit)

Höher Kasten (Suitza)

Mendi baten gailurrean bakoitzaren txikitasuna erabat nabari da. Mendia handia da. Hodeiak zerumugaraino hedatzen dira. Bakoitzaren lekua munduan ezagutzeko bidaia ere bada.

Hodei trinkoak (Dense clouds)

Höher Kasten (Suitza)

Hodei multzo trinkoa desberdin ikusten da gainean edo azpian izanda. Behean egonda iluntasuna, goibeltasuna dena, argi eta edertasun bihurtzen da goian izatean.

Mundua eta zerua artean (Between the world and the sky)

Oro (Euskal Herria)

Zerua bere zabaltasun osoan ikusten da gailurretik. Mundua hanka azpian eta zerua buru gainean dagoela, leku berezia da gailurra.

Elur zuria gailurretan (White snow in the summits)

Seealpsee (Suitza)

Elur zuria gailurretan eta belar berdea beheko haranetan. Horrelakoa da udaberria. Eguzkiak indarra hartzen doan heinean, elurra urtzen hasten da eta argi-itzalak gogortzen doaz.