Lehmen (Suitza)
Elurrak luze irauten du gailurretan. Haitzak zorrotzak dira, hotzak eta izotz gogorrak erasaten bait diete.
Eguneko argazki bat
Lehmen (Suitza)
Elurrak luze irauten du gailurretan. Haitzak zorrotzak dira, hotzak eta izotz gogorrak erasaten bait diete.
Lehmen (Suitza)
Mendi punta hark bestelako itxura dauka. Eguzkiak berotu izana da diferentzia. Udazken bukaerako errainu ahulek ere erasaten diote elurrari.
Simplon (Suitza)
Nola hazi diren hodei horiek. Laster pilatzen duten ur andana askatzeko prest egongo dira. Beharbada, arratsaldea ez da izango erabat lasaia.
Simplon (Suitza)
Leku hauek ezagutzeak bidai bat merezi du. Gailur erraldoiak, udako elur betierekoa, belardi zabalak, haize freskoa eta giza istorio interesgarriak. Guzti hauek aurkituko dira honelako bezalako lekuetan.
Simplon (Suitza)
Haran honek inguruko gailurren babesapean bizi da. Altueraren gogortasuna neurri batean xamurtuko da. Lekuaren edertasunagatik ez bada ere, pena merezi du aldapan gorako bidea hartu honeraino heltzeko.
Simplon (Suitza)
Dramatismo handia dauka paisai harrokatsu honek. Erraldoi izoztu eta mugiezin hauek gaineko hodei handiagoak ere txikitzen dituzte. Baina, haien itzalpean ezkutatzea ezin dute ekidin. Argi eta itzal artean murgiltzen dira.
Simplon (Suitza)
Goreneko gailurrak elurrez beteak diraute urte osoan. Hortik gora zerua baino ez dago. Gauaren atarian haiek dira ikusgarri dirauten bakarrak. Itzalen iluna bete du harana belztasunez biharko goiza arte.
Simplon (Suitza)
Hodei bakarti bat gailur baten gainetik igaro behar da. Bere bidea haizeek agindutakoa da. Kolore laranja tankerakoa, arratseko eguzkiak emandakoa da.
Simplon (Suitza)
Arroka erraldoiak eskultura ederra sortzeko erabili du naturak. Aurpegi urratuak, erpin zorrotzak, harri koskorreko magalak. Naturak bere espektakulu berdea tarte batean alde batera uzten du eta beste are ederragoa sortu.
Simplon (Suitza)
Mendi gain soilak. Harrokaz eginak eta, soilik, belar geruza fin batez estalirik daudenak. Beheko orografia zakarra erraz nabari daiteke.
Müstair (Suitza)
Uda da baina gailur altuenek elur printzak mantentzen dituzte. Ez da hau edonolako lekua. Mendiko haran bat, mila metrotik gora kokatuta, mendi erraldoiez inguratua eta aspaldiko ohitura eta hizkuntzari lotuta dirauena.
Müstair (Suitza)
Ilun dago dagoeneko. Gailurrak ere itzaletan murgiltzeko zorian daude. Magalak itxura iluna eta detailerik gabekoak bihurtu dira. Arrats oro gertatzen den errituala berriro heldu da.
Müstair (Suitza)
Eguzkia atseden hartzeko bidean dago. Urruneko gailurrak baino ez ditu berotzen. Harana, berriz, gauerako prestatzen hasia da.
Müstair (Suitza)
Chur (Suitza)
Negu garaian tokatzen da elurra goi mendietan ikustea. Nere gogorako arrotza da mendi hauen erraldoitasun harritsu eta garratza ikustea. Haur garaiko gailur belartsu eta leunak etortzen zaizkit gogora. Hemengoek, berriz, edertasun exotikoak dute, eta lilura amaigabea sortzen didate.
Gais (Suitza)
Zerua oskarbi dago. Urrunean muinoak haranaren gainetik ageri dira. Oraindik urrunago, mendi gailur harrokatsu eta erraldoiak inguru guztia gainbegiratzen dute.
Appenzell (Suitza)
Leihoan zehar mendi gailurrek sortutako zerumuga ikusten da. Arratsaldeko azken orduko eguzki argi leunak gailurren profil harrokatsuak margozten ditu. Muinoak, baina, itzalean sartuk dira dagoeneko.
Alpeak
Hodei itsasoa borborka dago. Mendi gailurren artetik bilatzen du bere bidea baina ezin du besterik gabe igaro. Idortu eta gelditu egiten da harrizko erraldoien eraginez.
Alpeak
Hodei itsasoaren artean ageri dira gailur gutxi batzuk. Garaienek soilik sar dezakete muturra, betiereko eguzkiaren eremuan. Beherago giro iluntzen duen arren, bertan eguzki-argi purua nagusi da.
Alpeak
Hodeiak heldu dira mendikateraino eta ezin aurrera jarraitu gelditu dira. Horrek moldatzen du lekuko haranen klima. Hemen goian, baina, klima hotza eta haizea da.