Udazken berantiarra da eta arratsaldea azkar heltzen da gausentira. Eguzkiaren ibilbide motza dauka zeruan, baina oraindik berotzen ditu zelaiak eta basoak. Distiratsu dago natura.
Udazkena aurrera doa. Kolore berdeak tonu arreak hartzen ditu. Adarrak soiltzen hasi dira. Arratsaldea laburtzen doa. Eguzkiak beheragotik begiratzen gaitu.
Pentsakor dagoela ematen du. Ahuntzak ba al du ardura larririk? Guk ditugun bezala izango al ditu? Edo gure izaera eta gaitasunak gehiegi estrapolatzea al da?
Ahuntza txikia da tamainaz. Baina bere espezieko kide guztiek bezala gose handia dauka. Denbora oro igarotzen du janari bila eta denetarik sartzen du ahora.
Begirada galdua dauka dortokak. Bazterrak behatzen ari da, zeozerren bila edo. Hesiaren bestalderako kalerako gogoa izango du. Esan ohi da urruneko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau.
Dortoka txiki hau negualditik esnatu berri da. Nagiak kentzen eta gosea asebetetzen egongo da oraindik. Begira geratu zaigu udaberri belar goxoenak non aurki ditzazkeen galdezka edo.
Lanpetutak daude oilook. Jatekoa bilatzen ematen dute denbora luzea. Urdaila betetzea lan eskerga bait da. Harrapaketan ibiltzeak hori dauka. Ez da jakiten zer eta non aurkituko den.
Epa! Azken pausoa, salto txikia egin eta uretara! Zein erraz eta galantkiro igeri egiten duten ahateok. Lurrean baldar dabiltza baina uretan galtzen dute itxura hori.
Ernamuin fresko sortu berriak udaberri gazteak franko ekartzen ditu. Nonahi ageri dira. Txikiak oraindik baina franko haziko dira hurrengo asteetan eta hilabeteetan.
Ahate bi lasai asko ari dira arratsaldea igarotzen. Ziurtatuta dute jatekoa bere kaiolan. Harrapakariak, berriz, sarearen bestaldean egon beharrean, ez diete beldurrik eragiten. Goza dezakete eguzki epelaz.
Leihotik begiratu eta kale arrunta ikusten da. Elurra pilatzen da lorategietan. Teilatu gorridun etxeak hiladatan jarriak daude. Denda bat edo beste ikusten da. Trena aurrera darrai.