Mundu baten magia (Magic of a world)

Winterthur (Suitza)

Argi jolasa batek magiarekin betetzen ditu gure begiak. Ilusio optikoa da baina benetako gozamen sortzen du. Zientziaren edertasuna erakutsi nahi duen museo baten parte da. Adibide aparta aurkitu dute magia eta errealitatearen arteko elkarrekintza deskribatzeko.

Hondartza jolasak (Beach games)

Bakio (Euskal Herria)

Jolasteko astia eta gogoa dago oraindik. Beharbada azken bainua hartzeko ere. Gero etxera joateko garaia izango da. Dutxa freskoa eta afari beroa hartu eta gero lotara. Edo festara joan liteke, gau laburrak eta epelak horretara dei egiten bait dute.

Jolas zigi-zagalaria (Zig-zagging game)

St. Gallen (Suitza)

Zigi-zagaka dabilen sugea jolastokia aldetik aldera zeharkatzen du. Umeei erakargarria eta jolastia agertzen zaie. Bere kolore jarioak lekua alaitzen du eta udazkeneko arbola marroi eta grisaxken artean zeharo nabarmentzen da.

Traktorea jolas (Playing with a tractor)

Baserritarrak ahaztu al du bere traktorea hemen? Hamaiketakoa hartzera joango zen traktorea ate aurrean utzita? Bitartean, bi ume ez dira ados jartzen traktorean jolasteko. Amak gaztetxoa goxatzen saiatzen da ume nagusiagoak jolasean ibiltzen den bitartean.

Zoruko taula jokoa (Floor table game)

Teufen (Suitza)

Egurrezko disko zuri eta beltzak erabiltzen dira jolas honetan. Bakoitzak duen makilak errazten du piezak mugitzea, baina askoz gehiago ez da ulertzen arauei buruz. Zer izango dira zoruko marra zuriak? Nola jarriko dira piezak?

Ume bat jolasean (Playing child)

Teufen (Suitza)

Gutxi behar du txiki jolasti honek irribarrea aurpegian irudikatzeko. Haurrak eguraldi epela probeztu du jolasean ibiltzeko. Itxura xelebreko piezak behatzea erabaki du. “Zertarako erabiliko dira disko hauek?” ariko da pentsatzen.

Lurreko jolasa (Floor game)

Teufen (Suitza)

Joko honetan jolasten ez jakinda ere, gogoa ematen du denbora pasan hemen gelditzeko. Tamaina bateko uztaidun diskoekin ibili behar gara jolas honetan. Lurreko markek erakusten dute nola jokatu behar den, baina hori misterioa iruditzen zaigu.

Zalditxo mekaniko gaixoa (Mechanical horse)

St. Gallen (Suitza)

Zalditxo gaixo honek garai hobeak ezagutuko zituen. Elurrez inguratuta eta hanka apurtuaz, erretiroa hartuta edo hartuarazia dela ematen du. Baina, beharbada, egun goxoagoen zain baino ez da egongo, berriro haurren barreen eta jolasen protagonista izaten jarraitzeko.

Umeen jolasen zaindaria (The keeper of the child games)

St. Gallen (Suitza)

Umeak gustora jolas daitezke, gora eta behera beldur eta arriskurik gabe ibiliko dira hemen. Gurasoen zaindari lana arintzen da. 

Parkeko joko bat (A park game)

St. Gallen (Suitza)

Eguzkiak berotzen du eta tenperatura goxoa da. Parkeetan jokoetan ibiltzeko garaia heldu da. Umeen gozamena. 

Jostailuzko trenbide eta hiria (Toy railway and city)

Jostailuzko trenbide eta hiria (Toy railway and city)

Gozatzeko hondartza bat (A beach for enjoying)

Laida10

Haurrak aparrarekin jolasean (Children playing with foam)

PasaiDonibane

Dance

Uda gogoan (Summer in the mind)