Zurich (Suitza)
Lorategi txinatar bat hemen? Hau sorpresa. Harritu eta hunkitu egin nau. Udazken erdiko kolore goxoek ematen diote itxura erakargarria. Merezi du momentu batez gelditu eta
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Kuprezko iturri sendoa mendietatik zuzen etorritako ura dario. Ur garden, garbi eta hotza.
St. Gallen (Suitza)
Bisita dugu. Uso bat hurbildu zaigu, zango txikiekin balantzaka. Seguruenik janari puxketa batzuk aurkituko dituelakoan. Gaur, baina, ez du zorte handirik izango.
St. Gallen (Suitza)
Umeak gustora jolas daitezke, gora eta behera beldur eta arriskurik gabe ibiliko dira hemen. Gurasoen zaindari lana arintzen da.
St. Gallen (Suitza)
Jende multzoak han eta hemen. Arratsalde on bat pasa egiteko lagun talde batek belarrean esertzea eta eguraldi ona baino ez dute behar.
Neustifteko monastegia, Brixen (Italia)
Ur-zurrustak martxan lorategia eder mantentzeko.