Freiburg (Alemania)
Plaza ilun dago, kaleko argi bakan batzuk eta leihoetatik ateratako argiak ezik. Kaleak, hala ere, ez daude hutsik. Mugimendua dago oraindik. Arratsaldeko azken astia aprobetxatzeko gogoa dute.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Moia txiki honek eserleku pribilegiatua da eguzki sartzea aurrez-aurre ikusteko. Bere liraintasunari ezikusiarena egitea zaila gaur bezalako egunetan. Ez dago gausentiaren kolore epelak ezkutatu dituen hodeirik. Lakuak ere ikuskizuna bikaintzen du, kolore festarekin bat eginez.
Montreux (Suitza)
Gausentian ez da untzirik kaira hurbiltzen. Bihar goizerarte portuaren inguruko txoko batean bilatuko du babesa, gauaren iluntasunari izkin egin nahian edo. Korridore honetan pilatuko dira bidaiariak goiza heldu bezain laster lakuaren beste aldera bidaiatzeko edo inguruak uretatik miatzeko.