Matxitxako (Euskal Herria)
Kostalde honen profila apurtua eta gogorra da. Kareharri gogorrek olatuen indarrari tinko eusten diote. Indar uholdeak nekez kentzen dizkio puxka bat bestearen atzetik, urteak eta mendeetan zehar.
Eguneko argazki bat
Gaztelugatxe (Euskal Herria)
Jarraitu bidexka labarrera heldu arte. Paseoak pena mereziko du. Kantauri itsasoaren handitasuna begien aurrean ikusteak asebetetzen du. Ur handi horiek istorio asko eman dituzte. Urazpiak biziz beterik daude. Kostaldea olatuz olatu eta enbataz enbata astiro baina etengabe zizelkatzen du itsasoak, etengabe aldatzen du.