Gossau (Suitza)
Marra zuzenak eta ez hain zuzenak dira belar finen zurtoinak. Haziak dauden landare xumeok paisaia betetzen dute berde kolore alaiez.
Eguneko argazki bat
Gossau (Suitza)
Marra zuzenak eta ez hain zuzenak dira belar finen zurtoinak. Haziak dauden landare xumeok paisaia betetzen dute berde kolore alaiez.
Txinpantze zaharra (Old chimpanzee)
Bakarrik dago kaiolaren izkina batean itzalen artean eserita. Txinpantze zaharra da. Lurrera so egiten du. Zeozer behatzen ari da atentzio osoarekin. Beharbada buruari bueltak ematen ariko da. Gogoetak ordenean jartzen ariko al da? Energia, ez indarra, faltan duelaren itxura dauka.
Gossau (Suitza)
Lore apaingarriak zoo bateko bainugela batean. Natura hilaren adibide berritzailea ez al da? Kontraesan poetiko baten adibidea ez al da?
Gossau (Suitza)
Erdi lotan egotetik esnatu da. Kexati itxura dauka. Bisitariak ez ditu gogoko. Bere lasaitasuna kendu diogula ari zaigu kexatzen. Argazki bat hartzea baino ez dugula nahi esan diogu. Ez dago ados. Ez du gustoko gu inguruan egotea.
Gossau (Suitza)
Musker handiak, argiaren beroa pixkanaka absorbatu eta bere gorputz hotza aktibatzen duen bitartean, itxura alferra dauka. Guregana begiratzen du nazkatu aurpegiarekin, baina ez dauka inora joateko intentziorik.
Gais (Suitza)
Begirada hori deszifratzen zaila da. Tristura dario lehenengo itxura batean, baina sentiberatasun ezak eraginda izango al da ordez?
Montreux (Suitza)
Lausotuta dauzkat begiak. Formak eta argi-ilunak ikusten ditut. Soilik. Ederrak dira formak eta ederrak dira beraiek dakarten gomutak.
Montreux (Suitza)
Zeruko argia pixkat amatatzen ari da. Gelditzen den argi apurrak ortzimugan kontrastea markatzen du. Lakuaren ertza dagoeneko ilun dago. Ez da jadanik leku bakarti eta basatia. Kaleko argiek urbanizazioaren seinale dira. Ia ur masa inguratzeraino heltzen dira.
Montreux (Suitza)
Aldapa leunetan gora hazten dira hoberen mahasti hauek. Lakuari so, bere haize ongarriaren ferekak jasoz daude eguzki epelaren zain. Paisai honek natura eta gizakiari zor die bere edertasuna, neurri beretxuetan.
Montreux (Suitza)
Honelako arratsalde batean nola ez gara irtengo kalera? Beharretatik libre hartu eta ezer ez egiteko intentzioarekin egon. Egon lagunekin, familiarekin. Eguzkiaren azken errainu epelek berotzen utzi lurrean luze etzaten zaren bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Itxura ederra dauka akerrak. Mutur luzea eta sendoa eta begi txikiek arreta eta jakingura erakusten dute. Zerk eraman du atzeko hanken gainean altzatzera? Urrunago begiratu nahiko al du? Edo zerbaiten bila ariko al da? Zeozer harrapatu nahiko du?
Appenzell (Suitza)
Kolore argiko marrek sokak ematen dute. Urak uhinak egiten ditu erortzen den bitartean, baina uhin hauek ez dira itsasoetan ikustetik hain ezagunak egiten zaizkigunak bezalakoak. Hauek zigi-zaga egiten dute.
Appenzell (Suitza)
Adar honek nola bukatuko zuen ibai barruan harrapatuta? Zuhaitz batetik eroriko zen eta korronteak honeraino ekarriko zuen. Orain, baina, ez atzera ez aurrera gelditu da. Hemen emango du denbora luzea. Hurrengo euritea datorren arte ez dirudi inora joaterik izango duenik.
Engelberg (Suitza)
Gailur segida galanta ikusten da. Alpeetan gaude eta arrokatzarrak nonahi daude. Garaiotan zuritutak daude eta zeruarekin kontraste polita sortzen dute. Elurraren zuriak eta arrokaren gris edo beltzak tartekatzen dira, azal urratu eta garratza erakutsiz.
Engelberg (Suitza)
Lanbro isuriak erreka osatzen du mendi haranean behera. Eguzkiaren argiak ezin du haranaren hondoa berotu eta bertan pilatzen da hezetasuna eta behe-lainoa. Ederra ikuskizuna.
Engelberg (Suitza)
Harrizko horma infinitoa ematen du azpitik begiratu ezkero. Goiek, gailurrek, zerua ukitzeraino altzatzen dira. Eguzkia ere bere atzean ezkutarazten du, beheko bailara itzalean utziz.
Lehmen (Suitza)
Ilunpean pixkanaka murgiltzen ari dira arbola lirainak. Beraien itxura ikusi baino, beraien profila bereizten da.
Lehmen (Suitza)
Pinu adar baten anatomia detailetsuak erakusten ditu hosto puntadunen detaile aberatsak. Izotz tantak ikus daitezke zuhaitzaren orri finei itsatsiak.
Lehmen (Suitza)
Elurra heldu urte honetarako. Hotzarekin batera heldua da eta neguari atea zabaldu dio. Momentuz basoaren mugeetaraino hedatzen baino ez da ikusten. Laster, baina, basoko arbolen adarrek eta hostoek hartuko dute neguaren kolorea.
St. Gallen (Suitza)
Urak xafla ematen du. Leun-leun dago. Inguruak kopiatzeko erabiltzen du eguzkiak. Kopia ona da, baina buruz-behera egindakoa. Bizi garen munduaren egoeraren ispilu fidela eta irudi eguneratua izango al da?