Simplon (Suitza)
Bidea badoa edo badator. Goizeko argi ahulak justu ikusten usten du noran doan. Haratago dagoena, oraindik misteriotsua da. Ilun ageri zaigu. Soilik zeru gaineko hodeiak jasotzen dute nahikoa argi.
Eguneko argazki bat
Simplon (Suitza)
Bidea badoa edo badator. Goizeko argi ahulak justu ikusten usten du noran doan. Haratago dagoena, oraindik misteriotsua da. Ilun ageri zaigu. Soilik zeru gaineko hodeiak jasotzen dute nahikoa argi.
Simplon (Suitza)
Dramatismo handia dauka paisai harrokatsu honek. Erraldoi izoztu eta mugiezin hauek gaineko hodei handiagoak ere txikitzen dituzte. Baina, haien itzalpean ezkutatzea ezin dute ekidin. Argi eta itzal artean murgiltzen dira.
Simplon (Suitza)
Kolore biziko lorea sastrakaren hostoen artean hazi da. Eguratsaren danbatekoengandik babesteko leku hoberenean hazten da. Intsektuentzako koloreak bazka aurkitzeko itxaropena da bereziki.
Simplon (Suitza)
Gauaren hasieran itzalak nonahi agertzen hasten dira. Pixkanaka, lekua hartzen diote eguzki argiari. Azkenerako, zeruetako ataria ezezik, haran osoa gelditzen da itzalean murgilduta. Itzala iluntasuna bihurtuko da.
Simplon (Suitza)
Arroka erraldoiak eskultura ederra sortzeko erabili du naturak. Aurpegi urratuak, erpin zorrotzak, harri koskorreko magalak. Naturak bere espektakulu berdea tarte batean alde batera uzten du eta beste are ederragoa sortu.
Simplon (Suitza)
Mendi behi ederra aurkitu genuen mendi buelta koskorra egiten ari ginela. Berak ohikoa duen zelaiean ari zen bazkan eta lasai ederrean. Guri begira gelditu zen. Gu zertan gabiltzan galdetuko zion bere buruari. Berak ere barne bizitza eta pentsamenduak ditu.
Müstair (Suitza)
Betea dago ur putzua jeisten den urarekin. Ura eten barik dator goitik behera eta bortizki jotzen du lurra. Bere gardentasun purua apurtzen da apar artean orduan.
Müstair (Suitza)
Hurbidu einean gortina fina tanta dantza bihurtzen da. Harroka garbi eta maldatsuaren sakongune bakoitzean salto berri hasten du.
Müstair (Suitza)
Txikoria lore ederra ikusi dugu. Petalo hori luzeak zabalik dauzka. Zutoina luzea eta hosto jangarri handiak. Horrelakoa da larre eguzkitsuen protagonista.
St. Gallen (Suitza)
Azala ximurtua dauka perretxikoak. Argiak kapelan itzalak sortzen ditu. Garrastasunetan itsatsia gelditzen da.
St. Gallen (Suitza)
Lorea hurbiletik behatu ezkero, detaile franko nabaritzen dira. Bi petalo geruza dauzka. Erdiko puntu horiak benetako loreak dira. Argia erakartzen dute bere kolore alaiek, edo horrela ematen du inguruko belarren iluntasunarekin duen kontrastea ikusita.
Mörschwil (Suitza)
Baserria soroz eta basoz beterik daude. Loreez eta zuhaitzez. Zerealez eta belarrez.
Mörschwil (Suitza)
Zereal aleak ari dira gizentzen eta hazten. Laster egongo dira prest uztarako. Bitartean, kolore berde freskoa galduko dute eta arrera joko dute. Momentuz, protagonista lore gorri distiratsuak dira. Kolore biziak atentzioa deitzen dute zeharo.
Chur (Suitza)
Itzaletan nahasten hasia dira inguruko eraikuntzak eta kaleak. Gu, baina, gure bidea jarraitzen dugu urruneko mendi zoragarriari begira. Bere magalean arratsaldeko eguzkiak kolore bikainak margotu ditu. Neguko lanbroak inguratzen du, bere oinarria misterioan ezkutatuz.
Gais (Suitza)
Oilo zoragarri honek gure intentzioen inguruan jakingura dauka. Ez dirudi kaiolan egoteak txarregi eragin dionik.
Dubai (UAE)
Estasian bezala dago jendetza ikuskizuna segitzen. Telefonoak borbor argazkiak ateratzen, begiradak fixatuak eta denen aurrean ur zutabe erraldoia dantzan.
Schwellbrunn (Suitza)
Itzal luzeak, goizeko eguzkia. Hodei luzeak, haizea goian.
Alpeak
Hodei itsasoa borborka dago. Mendi gailurren artetik bilatzen du bere bidea baina ezin du besterik gabe igaro. Idortu eta gelditu egiten da harrizko erraldoien eraginez.
Isla (Espainia)
Aparra ura eta olatuekin nahasten da. Hemen apar amarauna ur gainazalean nagusi da. Han, berriz, olatu tontorrak irmoki kostaraino bidaiatzen dira, eztanda zuri batean amaitu arte.
Isla (Espainia)
Borborka dago itsasoa. Olatuak bata bestearen atzean datoz, harrokaren kontra indar betean apurtzen diren arte. Orduan ere ura aparrez betea uzten dute. Zerua ilun dago, euri hodeiek ilundua, eta haizeak ufada gogorretan dator. Ekaitz giroa sortzen ari da.