Ernamuin freskoak (Fresh shoots)

Cardano (Italia)

Zuhaitz honek dagoeneko ernamuina freskoak dauzka. Nolabait ez du erabat galdu hazteko indarra, neguan egon bagaude ere. Azken urteotako negu epelek ere lagunduko zuten honetan.

Arratsa heldu da (Dusk came)

Cardano (Italia)

Argi-ilunean dago eserlekua. Hosto eroriak ere arbola azpian ezkutaturik daude orain. Itzalak luzatzen ari direlan seinale, arratsa heldu denan seinale.

Paisaia eguzkitan (Sunny landscape)

St. Gallen (Suitza)

Eguzkiko argiak baserri etxea eta arbolada ilada nabarmentzen du, guztiak elurrez estaliak. Zeruak, hala ere, ez du erakusten espektakulu hau errepikatzeko gura.

Elur erori berriak margotutako paisaia (Snow landscape)

St. Gallen (Suitza)

Mendixkak ortzimugarekin nahasten dira. Elurrak basoko arbolen adar biluzi marroixkak zuritzen ditu. Zelai zabalek, baina, elur tapakia dute. Elur erori berriak margotutako paisaia.

Itzal luzeak hotz eta elur artean (Long shadows in the cold and the snow)

St. Gallen (Suitza)

Neguko egunetan itzalak luzeak izaten dira. Pixkanaka laburtzen joango dira, baina bitartean hotza eta elurrarekin bizi behar da.

Argilunak negu paisaian (Lights and shadows in a winter landscape)

St. Gallen (Suitza)

Elurra eta zerua dira nagusi negu irudiotan. Eguzkia zeruan gora doala ageri da, paisai elurtuan argilunak margotuz. Treneko eserlekutik goxo ikusten da drama eder hau.

Goizeko eguzkia (Morning sun)

St. Gallen (Suitza)

Elur erori berria gauan zehar metatu da zoruan eta zuhaitzetan. Goizeko eguzki argia elur garbian isladatzen da eta elur gainazalak itzalak sortzen ditu.

Tori elurra (A lot of snow)

St. Gallen (Suitza)

Tori elurra. Elur askoko negua izan da hau eta nonahi pilatuta ikusten da.

Argiak zintzilik (Hanging lights)

Wasserauen (Suitza)

Zer dela eta argi horiek zintzilik? Ez al dira zerutik erortzen ariko?

Urkiak neguan (Birches in winter)

Helsinki (Finlandia)

Urkiak nonnahi dagoen herrialdea da Finlandia. Beraien adar finak eskegitak ematen dute, neguko zama sentitu balute bezala.

Itsasoa, izotza eta basoa (Sea, ice and forest)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoa, izotza eta basoa eskutik etortzen dira Helsinkiko neguan.

Iraganeko egun elurtsua (Snowy day of the past)

Helsinki (Finlandia)

Batzutan iraganeko irudiak etortzen zaizkit gogora eta ezin burutik kendu ibiltzen naiz. Kasu honetan, ipar Europako negu hotz eta elurtsua dakusagu. Gogorapen ganbararen atal handi bat.

Gustora egindako bidaia (Pleasant trip)

Winterthur (Suitza)

Irakurrialdi lasaia tarteka leihotik begirada bat botata. Gustora egindako bidaia.

Larre berde zabalak (Green ample fields)

Winterthur (Suitza)

Larre zabalak zuhaitzak han eta hemen ageri direla. Zeru urdinaren pean belarra berdeagoa ematen du. Nahitanahiez begirada aldizkaritik altxatu eta leihoan zehar begiratu behar.

Barearen erretratua (Portrait of a slug)

St. Gallen (Suitza)

Animaliak arrastaka mugitzen du gorputza, geldiro uzkurtuz eta luzatuz. Bere biguntasunean harrigarri egiten da harri artean nabigatzen ikustea.

Arbolen isla (Reflections of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Uhinak, nahiak, uretan, urmaelean eta arbolen islada, beraien kolore laranja eta berdeez, apurtzen, deformatzen du. 

Hosto baten erretratua (Portrait of a leaf)

St. Gallen (Suitza)

Hosto baten erretratu soil batek naturaren bizitzaren atalak ekartzen ditu gogora. Oraingoan udazkena suertatzen da. Zuhaitz horriaren kolore horixkak eta harroka puxka batek bizitza lotara doan garaia ekartzen dute gogora.

Begirada zorrotzeko gizona (Man with sharp gaze)

St. Gallen (Suitza)

Txapela buruan, jaka eta fraka ilunak daramatzan begirada zorrotzeko gizona irudian.  Urmaelari begira, ahateak eta bestelako hegaztiak behatzen. Aurpegiak hamaika urteren arrastoa agertzen du baina edertasuna ez dio kentzen giza semeari. 

Zelaia eta arbola bakanak (Field and trees)

St. Gallen (Suitza)

Zelaia eta arbola bakanak eguzkiaren kontrara, baserri inguru zaindua eta polita. 

Zaldi bakartia (Lonely horse)

St. Gallen (Suitza)

Zaldi bakartia, zelai soilean. Euliak aurpegian ari zaizkio gora eta behera. Bitartean, arratsaldeko eguzkiak aurpegiko formak itzalen bidez markatzen dizkio.