
Pfäfers (Suitza)
Itzalak beltz, argiak zuri. Horrela agertzen dira egun eguzkitsuetan.
Eguneko argazki bat
Pfäfers (Suitza)
Itzalak beltz, argiak zuri. Horrela agertzen dira egun eguzkitsuetan.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitzak preso hartzen du erreka. Ilun dago eta zuhaitzak ezin dira hemen hazi.
Pfäfers (Suitza)
Arroila estutzen doa, harkaitzak erreka besarkatzera heldu arte. Hor dago ur beroko iturria. Erdi arotik ezagutzen da eta honaino bidaiatzen zuten ur sendagarriak hartzera.
Pfäfers (Suitza)
Erreka arroilan behera bizi doa. Ur zurixka, mineralez betea eta hotzarekin. Bidean harriak apurtuz, zizelkatuz.
Pfäfers (Suitza)
Arroilan gora hazi behar dira zuhaitzak hemen. Udazken koloreak agerian dute. Mendietan dagoeneko negua usaintzen da.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitza, behelainoa eta zuhaitzak biltzen dira hemen irudia sortzeko. Iluntasuna eta argitasunaren konbinazio orekatuak sentipenak ernarazteko bidea zabaltzen du.
Pfäfers (Suitza)
Egun goibela bailara estuan. Behelainoak harkaitz hormak mihazkatzen ditu. Udazken arbolak hostoak gorrituak dauzkate.