Gossau (Suitza)
Muskerraren azala gogorra eta garratza da. Ezkatek ematen diote behar duen babesa eta landareen hostoen artean ezkutatzeko aukera eman ere.
Eguneko argazki bat
Gossau (Suitza)
Badator txinpanzea arrapaladan jolasean eskuetan adar bat dakarrela.
Gossau (Suitza)
Arrapalada batean dabil txinpanzea atzera eta aurrera. Zeozer bilatuko du? Jolasten ariko da?
Gossau (Suitza)
Lurrean zeozer aurkitu du txinpanze batek. Zertan ariko da pentsatzen? Zertarako erabili nahiko du objektua? Pentsakor dirudi animalia, eta pentsakor nago ni bera gogoan dudala.
Gossau (Suitza)
Txinpanzeak animali sozialak dira. Jolasten dira, burrukatzen dute, larrua jotzen dute talde baten barruan. Ezin dira lagunak gabe bizi.
Gossau (Suitza)
Bestaldeko munduaz jakinminez ari da hesi gainetik burua ateratzen. Begiak erabat zabaltzen ditu, hala nola sudur zuloak ere. Bere itxitura barneko asperduraz salbatzeko eskatzen ariko zaigu? Gorputz handia eta indartsu hori zelai eta larreetatik arin lasterkan ibiltzeko egina dago. Leku itxi horretan bizi pozak aldegiten dio.