Gossau (Suitza)
Nagusi honek gauzak lasai hartzen ditu. Ez dirudi ezerk asaldatu behar duenik. Gauza asko ikusitakoa izango da. Ez du nahi izango txikikeriengatik burrukatzea. Ez ditu zahartzaroko indar higatua alferrikako gauzetan xahutu.
Eguneko argazki bat
Txinpantze zaharra (Old chimpanzee)
Bakarrik dago kaiolaren izkina batean itzalen artean eserita. Txinpantze zaharra da. Lurrera so egiten du. Zeozer behatzen ari da atentzio osoarekin. Beharbada buruari bueltak ematen ariko da. Gogoetak ordenean jartzen ariko al da? Energia, ez indarra, faltan duelaren itxura dauka.