Zurich (Suitza)
Landaredi oparo honek urrun du bere sorburua. Oihanean sortutako arbola eta sastrakak dira. Zoologiko batetan egonik, bestelako bizilekuetara ohitutako animaliei etxetik hurbil sentiarazten laguntzeko ekarriak izango dira.
Eguneko argazki bat
Oro (Euskal Herria)
Beiraren kolore berdeak, tartean argia eta besteetan ilunagoa, egiten du eder botila hau.
Seealpsee (Suitza)
Neguaren astindua oraindik fresko dago. Aintzira garbia eta gardena da. Eguratsa hotz dago eta ura are gehiago. Mendialde bete-betea da eta nabari da.
Gossau (Suitza)
Buruz behera begira dago. Astiro mugitzen da. Atentzioa ez du deitu nahi. Ez gurea ezta balizko harrapakariena. Begi bakoitzak alde desberdinera zuzenduta dago. Kameleoia animali berezia da zinez.
Gossau (Suitza)
Marra zuzenak eta ez hain zuzenak dira belar finen zurtoinak. Haziak dauden landare xumeok paisaia betetzen dute berde kolore alaiez.