Zurich (Suitza)
Kideak dira eta elkarrekin egoten dira. Zertan arituko dira txutxumutxuka? Pinguinoen artean ere ba al da hitzontzirik?
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Lagunak taldeka biltzen dira. Barre batzuk bota, abereak behatu eta paseo koxkorra egin azokan zehar. Horrela joaten da goiza. Batzuek, tarteka, bere animaliei kasu egin beharko diete. Bestela garagardo bat botatzeko edo bazkari legea hartzeko astia hartuko dute. Eguna pixkanaka joango da, udazkena astiro aurrera doan moduan.
St. Gallen (Suitza)
Lau pertsonatako talde batek erabaki du arratsaldean etxetik kanpora egotea. Jaka beroak jantzi, burua ongi babestu, zapata sendoak eta galtzerdi beroekin babestu oinak eta irten dira kalera. Metatutako elurrak ez ditu kikiltzen. Aire freskoak birikak betetzen dizkie eta barruak garbitzen ditu. Urtaro hotzak ere badauka zer eskaini.