Paradiso (Suitza)
Haize leunak arbolaren adarrak dantzan jartzen ditu. Ohituta dago landare handia bisitari honen astindualdietara. Gogor eutsi eta itxaron pasatu arte. Askorik gehiago ezin du egin.
Eguneko argazki bat
Matxitxako (Euskal Herria)
Haize neurgailua, anemometroa, dotorea eraiki dute. Zutoin fin eta luzearen puntan montatu dute. Inguruetako lekurik haizetsuena omen da penintsula koskor hau. Itsasoak erabat inguratuta dagoenez gero, ez du enbaten bortizkerietatik non ezkutatu uzten. Hori dela eta, metereologi fenomeno hori ondo ulertzeko leku aproposa da.
Laudio (Euskal Herria)
Haizeak bere jolasetan dabil oihal puskekin. Gora, behera, ezker, eskuin dantzari dabil eguzkitakoarekin.
Suances (Espainia)
Udako arratsalde haizetsu batean, badia honek enbatarengandik babesa ematen die untziei. Hala ere haizeak erabat mende hartuta zebiltzaten dantzan. Ibili ere kostata egiten zen.