Ba al dago joare hau jantziko duen behirik. Gizajoak erruz nozituko du bere pisua. Ondoko ontzia, kaikuaren antzeko gailua, ederra da. Gazta goxoa sortuko da hortik.
Aurpegi tristea al dauka zaldi honek? Ez da izango itxura sendoa eta larruazal ederra ez duelako. Ez da izango handia eta indartsua ez delako. Izango al da hesiaren alde batean bizitzera behartuta dagoelako? Horri emango al dizkio buelta bat eta gehiago bere buru luze horretan?