Etxe zuri karratua (Square and white house)

Flims (Suitza)

Pareta zuri, handi eta garratzek mugatzen dute kubo eder bat. Leihoak, ia erabat geometrikoak, zulatzen dute kuboa eta loreek bizitasuna eta kolorea ematen diete.

Urak sortutako haitzuloa (Cave of water)

Pfäfers (Suitza)

Arroka barnean haitzulo bat dago. Uraren jario etengabeak sortutakoa da eta nabari du hormen geruza leunduetan. MIlurteetan zehar ilunpean egindako lan ezkutua da eta hura ikustean lilurak betetzen gaitu.

Arrakala luze, estu eta sakonak (Long, narrow and deep cracks)

Pfäfers (Suitza)

Harri sendoenak ere izaten ditu arrakalak. Luzeak, estuak eta sakonak.

Harri landu puska (Big carved stone)

Oro (Euskal Herria)

Harri landu puxka batek zer egiten du hemen? Mugarri bat izango da? Euskarria?

Argi efektu iradokitzaile bat (An evocative light effect)

Oro (Euskal Herria)

Eguzkiak, teilatuaren ertzak eta harriek bat egiten dute efektu iradokitzaile hau horman sortzeko.

Arbola bakana (Solitary tree)

Oro (Euskal Herria)

Arbola bakarti gelditu da eskaileraren ondoan. Garai batean, ziurrenik lagunez inguratua egongo zen. Zelaiek basoek baino balore gehiago dutelako izan ziren ebakiak.

Harrizko pareta (Stone wall)

Oro (Euskal Herria)

Harrizko pareta batean harriak eta beraien arteko tarteak ikusgai daude. Bere egikera argi eta harro erakusten du.

Ur gardena (Transparent water)

Seealpsee (Suitza)

Ur gardenak ikustezin bihurtu arte uzten du mendiko aintzira honen hondoa argi ikusten. Ondorioz, argi ikusten da urazpiko osakera. Harri puska ugari eta hosto ondar gutxi batzuk. Nondik etorriko ziren harri horiek? Nola helduko ziren? Zergatik askatuko ziren haitzetatik? Honelako galderak eta beste zenbait pilatzen zaizkit buruan.

Pasabidea argi-ilunetan (Passway in shadows)

Bregenz (Austria)

Pasabide laburra baina iluna da, nahikoa egun eguzkitsu batean itzalean babestu ahal izateko. Argilunek zoruaren eta hormen egitura nabarmentzen dute. Kolore arre dotoreek dominatzen dute.

Zoru bizia (Live floor)

Bregenz (Austria)

Zoruan harria eta belarra egon dira urteetan zehar. Luze izan da kale honetatik igarotzen diren pertsonen eta ibilgailuen lorratzen lekuko. Zorua bizia dago, hura darabiltenak bezala.

Harria eta izotza (Stone and ice)

Kronberg (Suitza)

Elurra edonon ageri da mendialdean. Negua hotz joan delaren seinalea da. Harria eta izotzaren eremua da.

Harri pilaketa (Stone pile)

Oropa (Italia)

Harri pilaketa hau zerk sortua izango da? Aintzinako prozesu geologiko batek beharbada? Zuzenegia ez ote da, baina? Beharbada, lurrera eroritako harrizko hesia izango da.

Harri landu eta leundua (Worked and smoothed stone)

Oropa (Italia)

Harrizko ontzi handia eliza batean zer da? Bataioetarako ura gordetzeko ontzia izango da. Harri landua eta leunduaz egindakoa da. Argia isladatzen du eta distirak ateratzen ditu.

Ondo apaindutako harria (Well decorated stone)

Oropa (Italia)

Harri handia ondo apaindua dago. Naturak eman dizkio elementu guztiak. Goroldio berde distiratsua eta hosto zimur eta marroiak, belar fin eta luzearekin nahasten dira.

Harri liraina (Elegant stone)

Freiburg (Alemania)

Harria bloke bakarra osatzen duela ematen du. Izan ere, hain ondo eginak daude arkitektura elementuak eta apaingarriak. Detaile ugari eta edertasun handikoak dituzte elementu guztiek.

Pasioaren estatua (Statue of the passion)

Freiburg (Alemania)

Mendeetan zehar egon da emakume baten estatua katedralearen aurrekaldeko plaza zaintzen. Pasioa adierazten dute bere aurpegiak eta bere gorputzaren keinuak.

Landare fosila al da? (Plant fosil?)

St. Gallen (Suitza)

Zer gelditu da inprimatua harri puxka honetan? Landare mota bat izango al da? Itsas izaki izango al da? Korala adibidez?

Harrian inprimatua (Printed in stone)

St. Gallen (Suitza)

Zer da fosil bat? Garai batean bizitako izaki edo landare bat harri bihurtzeraino bidea egiten duenean, bere formak inprimatuak gelditzen dira. Nahikoa da harri puxka jaso eta ondo garbitu ostean, aintzinako izakien irudi ederrak ikus daitezke.

Harrizko historia (Stone history)

Laudio (Euskal Herria)

Harrizko eraikuntza erraldoia mendiaren erdian, kareharrizko zoru gainean hazia. Harria harriaren gainean. Bere inguruan bizitza loratu zen haraneko oparutasunetik urrun egon arren. Herrixka txikia hartu zuen lekuak, mendiko bideak eta santutegiaren hurbiltasunak bultzatuta.

Otoitzerako etxe apala (Humble praying building)

Laudio (Euskal Herria)

Luzia deunaren eliza honek mendeak daramatza fededunak jasotzen. Otoitzerako etxe apala da baina duina. Harriz, zurez eta harri gehiagoz egina dago. Denbora igarotzeak dakarren higadura jasateko prestatuta dago.