Ur putzu baten islada (Reflection on a water pond)

Helsinki (Finlandia)

Neguko elurra ur putzu bihurtzen da udaberrian. Haize izpiek gainazala zimurtu eta putzuak irudi lausoa bueltatzen dute. Gure munduaren ikuspegi berria erakusten digu.

Horma sendoa (Strong wall)

Helsinki (Finlandia)

Sendo eraikitako defentsa eraikina hau. Gotorlekuaren hormak harri puxka handiz osatuak. Zurezko ateak zerraila mardulak jantzirik. Garaiotan neguko elurretatik babesterako baino ez dute balio, baina.

Harrizko estatuak (Stone statues)

Helsinki (Finlandia)

Estatua hauek tren geltokiko nagusiko argiak eusten eman dute mende bat baino gehiago. Jendetza ibiltzen da bere behetik kasu egin gabe. Baina hobe esanda haien begiradapean, zaintzapean, dabiltza.

Zuria nonnahi (White everywhere)

Davos (Suitza)

Mendien goiak elurrez beteak. Harria ilun ageri da elurpean han eta hemen, kontraste bakarra emanez. Zuria nonnahi.

Haizkolari zaharraren estatua (Statue of an old lumberjack)

Munich (Alemania)

Haizkolari zaharra. Aurpegi bizarduna eta keinu neketsua. Tentuz ari da enborrak mozten. Eskultura bat da, garai bateko munduaren sinboloa.

Harri koskorrak iturrian (Peebles in the fountain)

Schaffhausen (Suitza)

Ur gardena txorrotatik irten eta uhin borobiletan zabaltzen da. Iturriko zoru argiaren gainean kontraste argia sortzen dutenez gero, hondoan dauden harri koskorrak ikustea badago.

Eliza baten atzekaldea (Back of a church)

Trento (Italia)

Trentoko katedrala erromanikoa orain dela 800 urte sortua. Eraikintzarra, harri zuriaz eraikia.

Estolda harrizko kale batean (Sewer in stone street)

Santillana del Mar (Espainia)

Herriak itxura erabat zaindua dauka. Harria edono ageri da, kaleetako zoruan ere. Irudi abstraktua osatzen dute harri puxkek, estoldak eta urak bustitako harri tarteek. 

Beirate koloretsua (Colourful stained glass)

Nancy (Frantzia)

Konponketa baten erdia egonda ere, xarmangarria da beiratea. Kolore biziak, irudi zainduak, forma erakargarriak. Denek gordetzen dute garai bateko lilura.

Kolumna tartean (Surrounded by columns)

Nancy (Frantzia)

Harrizko kolumnak, estatuak, leiho zabalak. Luxua nonahi jauregi honetan. Pena da itxita zegoela eta erabili gabea ematen zuela. 

Beste olatu bat gehiago (One wave more)

Neuchatel (Suitza)

Olatuak azkar desagertzen dira. Denak apar eztanda batean desagertzen dira. Baina atzetik olatu gehiago etorriko dira. Bat, eta gero beste bat. 

Apar langarra (Foam rain)

Apar langarra (Foam rain)

Neuchatel (Suitza)

Ur tanten langarra soilik gelditzen da, harrian jo eta gero. Aparra urarekin nahastu eta gero. Uhina galdu eta gero.

Olatua eta harria (Wave and stone)

Olatua eta harria (Wave and stone)

Neuchatel (Suitza)

Haizeak olatuak harrotzen zituen neguko goiz eguzkitsu batean. Olatuak pasealeku ondoan jarritako harri puskek lehertzen zituzten, aparra nonahi zabalduz.

Kale estua Brindisin (Narrow street in Brindisi)

Hondartza harritsua (Stony beach)

Harri eta izotzan zizelkatutako mendi gaina (Summit sculptured in rock and ice)

Harrizko pareta (Stone wall)

Hartz baten itzala (Shadow of a bear)

Oinazez beteriko harriak (Stone filled with suffering)

Labarra eta kosta harritsua (Cliff and rocky coast)

GaleaGabonak2015_4