
Speicher (Suitza)
Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.
Eguneko argazki bat
Speicher (Suitza)
Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.
St. Gallen (Suitza)
Jendea bildu da ikuskizun bat ikusteko. Buruen artean pixka bat ikusten da interesa zerk pizten du. Ikusi baino errazago, entzun egiten dira umeen ahotsak eta akordeoi baten soinua.
St. Gallen (Suitza)
Neska koruak abesten du ezti. Beraien nagusiek egindako bidean jorratzen dute. Gura dituzte garai bateko usadioak.
St. Gallen (Suitza)
Kantuz kantu alaitasuna etortzen da. Umeok ari dira hori gogotik ikasten.
St. Gallen (Suitza)
Hiri txiki baten zentrua da eta eguraldi zakarretik babestuta dago ume talde bat. Zertain ari dira? Zertarako elkartu dira arropa eleganteak jantzita? Haur abesbatza bat da eta kaleko kontzertu bat eskaintzen ari dira.
Pfänder (Austria)
Ama eta haurra paseo lasaiean doaz mendialdean. Ez dago presarik. Ez dago beste zertan pentsatu beharrik. Momentuaz gozatu eta denbora igarotzen utzi baino ez.
Bregenz (Austria)
Aiton-amonak eta biloba paseoan irten etaa kiosko baten aurretik pasatzean, nola ez gelditu eta mokautxo bat hartu? Haurrak txokolate puska bat edo goxoki batzuk eskatuko ditu. Nagusiek mugak jarri beharko diote txikiaren apetei. edo ez?
Teufen (Suitza)
Mendixka batean bazegoen zurezko etxola txiki bat. Atea zabalik zeukan. Barruan zurezko mahai bat ikusten zen. Eta zoru gainean, zurezko zorua ere, jostailu ahaztu bat hankazgora utzi zuen umeren batek. Albo batean dagoen leihotik argi urdinxka sartzen zen baina apenas lortzen zuen barrukoa ilunpetik ateratzen.