Cardano (Italia)
Umea zerbaiti begira dago. Intsektu koloretsuren bat aurkitu al du? Edo basoko zoruko adar batekin jolastu nahi izango al du?
Eguneko argazki bat
Cardano (Italia)
Umea zerbaiti begira dago. Intsektu koloretsuren bat aurkitu al du? Edo basoko zoruko adar batekin jolastu nahi izango al du?
Rorschach (Suitza)
Neskatxak jostailu berria aurkitu du eta bizikletaz ahaztu da denbora baterako. Altuera, baina, ezin du doitu eta ez zaio oso erabilgarria suertatuko. Umeak mundua ikusteko oraindik zailtasunak dauzka. Helduko da momentua non mundua beraren begien bidez, ikusi eta ulertuko duen.
Appenzell (Suitza)
Hotza ari du edo ihauteri garaian gaude? Ume honek biak batera datozela aprobetxatu du bere janzkera moldatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Ume bat dibertitzen da kartoi puxka batekin. Otordua aspergarria joango zitzaion zihurrenik. Eskerrak jostailua aurkitu duen.
Cardano (Italia)
Txikia logale dago amaren eskuetan. Goizean goiz altxatu, gosaldu, jantzi eta kalera irten behar azkar batean begietako bekarrak kendu gabe. Zertara? Goizeko trena hartzera.
St. Gallen (Suitza)
Korrikan umeekin ibili, beraien garrasiei kasu egin. Txakurtxoari ez zaio zertaz arduratzeko falta. Lasaitasun pixkat esertzeko hartu eta berriro egongo dira denak prest jolasten jarraitzeko.
St. Gallen (Suitza)
Haurrak jolasean. Txakurtxoa dute oraingoan jostailu. Zelaian aske eta beldurrik gabe korrika egin dezakete. Naturaz eta elkarren konpainiaz gozatzeko momentu ezinhobea da.
St. Gallen (Suitza)
Kulunkan jokatzen ari den neskatxa pozik da. Ama ere lasai dago alabari begira. Parke txikia da baina auzuneko haurrentzako leku ederra da.
Biel (Suitza)
Zaldiko-maldikoan bidaia ilusioa egiten die haurrei. Berokia, eskularruak, txanoa eta botak jantzi behar bada ere, gustora ibiltzen dira bueltak ematen euslekuari gogor eutsita.
Biel (Suitza)
Gabon azoka txikia baina itxurosoa. Jende askorekin. Haur eta nagusi. Denek jaka beroa soinean dutela.
Schaffhausen (Suitza)
Umeek jolastoki freskagarria aurkitu dute ura artean. Iturriaren ura joan eta etorri ari dela, ez bustitzean zetzan jokua.
St. Gallen (Suitza)
Haurrak serio begiratzen dio bonbo joleari. Nagusitan instrumentu bera jotzea erabakiko al zuen dagoeneko?
St. Gallen (Suitza)
Karroza bat umeekin ere desfile honetan. Denak lekuko arropak jantzita eta, pozik, paperak banatzen.
Kronenberg (Suitza)
Haurrak gogoz daude aldapan behera joateko bere trineoarekin. Aurretik ordu erdi luzeko jeitsiera zirraragarria dute.