Gastatutako natura (Wasted nature)

Monte Generoso (Suitza)

Kolore arrea nagusi da neguko elurra joan eta udaberriko belar freskoa hazi bitartean. Natura gastatuta, nekatuta dagoela ematen du. Baina biziberritze zikloa hastear dago. Berde kolorea laster gailenduko da.

Arre kolorea (Brown colored)

Arre kolorea da nagusi udaberri hasieran. Urte garaiko indar berria ez da heldu mendi puntetara. Landareek ez dute neguko hotza gainetik kendu.

Mendi baten hegala (A mountain slope)

Höher Kasten (Suitza)

Mendi magala belardi bigun eta goxoekin estalita dago. Azpiko harkaitzaren gogortasuna samurtzen duten belardiak.

Hegazkinaren hegala (Wing of a plane)

Hegazkinetik (Airean nonbait)

Hegalei esker egiten du hegaz abioiak. Metalezko hegazti erraldoia izanda ere, lortzen du aireak garraiatzea hodeietaraino eta gorago.

Lema eta motorea (Helm and engine)

Loiu (Euskal Herria)

Hegal zabala, buztan lema altua, motor poteretsua. Hegazkina bultzatu eta gidatuko dute azkar zeruetan zehar. Ortzemugara heldu eta haratago. Hori bait da, hain zuzen ere, hegazkina, ortzemugatik haratago joateko gailua.