Simplon (Suitza)
Hodei bakarti bat gailur baten gainetik igaro behar da. Bere bidea haizeek agindutakoa da. Kolore laranja tankerakoa, arratseko eguzkiak emandakoa da.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Argia zeruan, argia etxe barnean. Bestela iluntasuna da nagusi dagoeneko. Gutxinaka gertatu da eta gutxinaka gertatzen jarraituko du, iluntasuna erabatekoa izan arte, zeruan barne. Soilik etxe barruak iraunduko du argiztatua tarte luzeago batean. Bihar goizez, kontrara gertatuko da.
Santoña (Espainia)
Hodei bajuak euria askatzen doaz kostaldean zehar mugitzen diren heinean. Hauxe da gure Atlantiar ozeanoak ematen digun erregali handiena. Zoroak eta basoak euritan blaitzen dira egarria asetu arte. Itsasoak bitartean bere joan-etorri ritmikoaz hondartza bustitzen, hezetzen, jarraitzen du.