St. Gallen (Suitza)
Kaktusa benetan da handia eta simetrikoa. Borobil perfektua eta arantza ilada pila ditu, bata bestearen atzetik hazten direnak eta landare osoa inguratzen dutenak.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Kaktusa benetan da handia eta simetrikoa. Borobil perfektua eta arantza ilada pila ditu, bata bestearen atzetik hazten direnak eta landare osoa inguratzen dutenak.
Cardano (Italia)
Etxe koloredun honek patiora begira dagoen balkoi luzea dauka. Teiletako gorria eta paretetako hori krematsua distiratsu ageri dira arratsaldeko eguzkipean.
Cardano (Italia)
Adar fin eta luzeak biluziek, arratsaldeko eguzki errainuak gogo biziz hartzen dute, eguneko hotzari eta gaueko izotzari izkin egiteko.
St. Gallen (Suitza)
Ilada luzeak piztutako kandelez osatuak. Garrak haize korronteen menpe dantzan dira, argi kolore horixka igorriz.
St. Gallen (Suitza)
Alfonbra osatzen dute hosto hori-marroixka eroriek, urteko sasoiari dagokion moduan.
St. Gallen (Suitza)
Hosto baten erretratu soil batek naturaren bizitzaren atalak ekartzen ditu gogora. Oraingoan udazkena suertatzen da. Zuhaitz horriaren kolore horixkak eta harroka puxka batek bizitza lotara doan garaia ekartzen dute gogora.
St. Gallen (Suitza)
Harrizko zoru konglomeratuan datza hosto horitua. Udazkenaren hotzak eta ilunak lurrera bota du.
St. Gallen (Suitza)
Pistilo horiak harro daramatza lore sorta honek. Egun eguzkitsu honen argiak koloreak bizitzen ditu. Lore multzo polita, bai jauna.
Munich (Alemania)
Egun goibela, zeru hodeitsua gaur goizez. Bi etxe iladek kalea marrazten dute. Eliza baten dorre horiak ibilgunea domeinatzen du.
St. Gallen (Suitza)
Joarea dolon-dolon duzula desfilatzeko prest al zaude? Argi ibili, jendea bor-bor dagoela gaur. Lasai hartu eta pentsatu bukaeran belarrez betetako aska zain izango duzula.
Sursee (Suitza)
Eguzki loreak izena apropos jasoa da; errainuak eta guzti. Etxeko lorategian eguzki puxka bat edukitzea al da lore hau landatzearen arrazoia?
Trieste (Italia)
Vicenza (Italia)
Arratsalde pasa ematen du emakume honek. Etxe inguruan dabilen jendea behatzen egongo al da? Hola bada, ez da erraz aspertuko Vicenzako plaza honetan. Eguneko sargoriaz ihes egitea ere badu, kanpoan freskatzen duenean barrura irauten bait du sargoriak.