Somma Lombardo (Italia)
Lekuko istorio ugari jarraituko ahalko ziren leiho honetatik. Urradura eta pitzadura franko pilatu dira leihoan hala nola inguruko paretan.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Horma muinoan gora eta behera doa. Parean arbola hazi zaio baina ez dio inporta. Ate estu batek soilik apurtzen du bere bidea.
Neustifeko monastegia, Brixen (Italien)
Alpeetako tontorretatik ongi babestua dago lorategi xume hau monastegiaren barne patioan. Negu hotzenetan ere natura puxka bat eskura edukitzea, izan daiteke burua lasaitzeko modu hoberena harrizko eraikuntza honen barnean bizitzen direnentzat.
Neustifteko monastegia, Brixen (Italia)
Ur-zurrustak martxan lorategia eder mantentzeko.
Neustifteko monastegia, Brixen (Italia)
Neustifeko monastegia Brixen ondoan dago, baserrian dagoen bailara batean. Lorategi handi bat, baratza, mahatsondoak eta kafetegi bat du eta bertan munduko izotz-kafe handiena.
Neuchatel (Suitza)
Bi ume jolasean margotu zituzten horma honetan. Bereziki eman zidan atentzioa, pasa den mende hasierako margo bat aukeratzeak hiria apaintzeko.
Neuchatel (Suitza)
Seinalean irudikatu zuenak bete betean asmatu zuen. Aurrekoa hobetzen du. Baina zein da esanahia? Kontuz igelekin beharbada?