Appenzell (Suitza)
Elurra nonahi, eta bapatean etxe bat. Arbola handia, zaharra ondoan duela. Paisai landu bat. Gizakiak naturari itxura eman duen lekua hemen.
Eguneko argazki bat
Biel (Suitza)
Zerua oskarbi abenduan, hotza seguru. Halere argia eskertzen da.
Speicher (Suitza)
Suitzako baserriak mendi hegalean zehar banatuak. Egunaren amaieran argiak piztu eta etxeak uharte epelak bihurtzen dira neguko paisai elurtuan.
Tirano (Italia)
Etxe zahar honek landare artean dauka ezkutatuta sarrera. Kolore zoragarriak zituen Tiranoren txoko honek.
The old house had the entrance door hiding among plants. Colors were amazing in this corner of Tirano.