St. Gallen (Suitza)
Ilunabarraren momentu magikoan isiltasuna, bakartasuna eta itzal luzeak nahasten dira.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Ilunabarraren momentu magikoan isiltasuna, bakartasuna eta itzal luzeak nahasten dira.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko etxolatxoa parke honetako bisitariak berotik eta euritik babesteko egokia da.
Alpsee (Suitza)
Gaueko hotzetik eta mendi aldeko ekaitzetatik babesteko borda behar da hemen. Sutondoa gorputza eta afaria berotzeko, ohea atseden hartzeko eta mahaia otorduetarako eta gazta lantzeko. Asko gehiago ez da behar. Garai batean horrela zen, gaur egun herrixka hurbilena hamabost minututara dago kotxez. Ez dago egun osoa hemen igarotzeko beharrik.
Sarganserland (Suitza)
Atzoko irudiaren zuri-beltzeko bertsioan kontraste zoragarria da protagonista. Urtarrileko argi goibelak lagundu zuen argi tonuen banaketa egokia lortzen. Zuriak zuri eta beltzak sakonak.
Sarganserland (Suitza)
Goizeko leiak oraindik irauten zuen. Mendian beherako bidean, funikularretik etxola hau agertu zitzaigun bidean. Bakarrik zegoen pinudi baten zabalgunean.