Ea (Euskal Herria)
Ibaia laburra da baina zabal-zabal hedatzen da itsaso ondora heltzen denean. Bere ondoan hazi da herria osorik inguratu arte. Bizitokien zainak dira honelako ur emariak.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Enbor ugair pilatu dira ibaiaren bazter batean. Udaberriko ur kolpeak neguko elurra ekartzen du beheko haranetara, baina ur uholde horrek aurretik darama bidean aurkitzen duen edozer. Harriak ere mugiarazten ditu.
Appenzell (Suitza)
Mendi aldetik datozen ur hotzek ez dute ur-landareak hazten uzten. Sitter ibaiak sakonera txikia du hemen eta bere ur gardenek hondoaren harri koxkorrak ikusten uzten dute.