Neguko ihintzak eguerdirarte luzatzen du bere bizitza, eguzkiaren moteltasunari esker. Zelaien gainean sortutako marka zuri horiek izoztuta eta logale mantentzen dute belarrak udaberria heldu bitartean.
Neguan ere behar da higitu. Zaila bada ere, bizikletan ibiltzea bada. Kotxeek errazago dute, baina kontuz ibili behar dute. Izan ere izotza edonon egon daiteke.
Izotzak zaildu egiten dute untzien mugimenduak. Apurtutako izotz puxkak untziak eragindako zurrunbilo boteretsuetan dantzan hasten dira eta lortzen du lekua libratzea kaira hurbiltzeko.
Itsaso izoztu ondoan dago industri gune hau. Fabrikek Helsinkiko kosta launeko ortzimuga itxuratzen dute. Tximinien ke zuria zeru estalien hodeien artean desagertzen da pixkanaka.
Hondartza bertan dago, larrialdietarako igerigailuak erakusten duen moduan. Berrehun metrotara dago irlatxoa eta tartean eskialari bat dabil goiz paseoa ematen.
Lasaitasun eta soiltasun bila etorriko zen gizon hau. Espaloian eseri eta munduaz ahaztu. Bizkarrean hiriko mugimendua utzi eta begirada hustasunean finkatu, eguneko aferak ahazteko desiraz.
Hona hemen taberna honen kokapena. Mapan begiratu ezkero, irla txikitxo bat ikusiko duzu. Helsinki hegoaldean dago, kostatik hurbil. Orain, baina, oinez aixa hel daiteke bertara.
Buiak izotz artean harrapatuak daude orain, baina laster joateko da. Orduan, itsas korronteen eta haizearen mende dantza egingo dute, ontziak noiz helduko diren zain.