Helsinki (Finlandia)
Itsasoan bidaiatu bitartean, untziaren alboan ura pasatzen ikusten da. Eguzkiaren islada, baina, guri jarraika dator. Han eta hemen, ere, etxeak ageri dira irla txikietan.
Eguneko argazki bat
Trieste (Italia)
Zoruko harri bustiek etxeen zuria eta zeruko urdin zoragarria isladatzen ditu. Eraikuntza zuriekin, erraldoia eta harrizko zoru zoragarriduna. Honelakoa da Triesteko erdigunean dagoen plaza nagusia. Rock kontzertuak ere gertatu dira hemen.
Neuchatel (Suitza)
Suitzako Alpeak urrunean, zerua oskarbi eta Neuchateleko lakua harro dago haizea dela eta.
Neuchatel (Suitza)
Ur gainazala zakar ageri da irudi honetan. Uhinek eta isladek sortutako zimurrez betea. Haizea eta eguzkiaren eraginez zaharkitua ageriko balitz bezala.
Colmar (Frantzia, France)
Herria zeharkatzen duen kanale batetan isladaturik, eguzkia protagonista da argazki honetan. Argi eztian biltzen du kanale inguruko etxe zahar eta nobleak. Gu ere berotzen gintuen, neurri batean garaiko hotzetik babestuz.