Lagunarekin egoteko txoko ederra da hau. Paretaren ondoan, goizeko hotzetik babestuta daude eta eserlekua harrizko pieza ederra da. Gustora denbora pasatzeko txokoa, bai jauna!
Baina, zein da tipo hori? Ez al gaitu pakean utziko eta kamera hori derrepentean geure paretik kendu? Lasai gizonak, segundu bat baino ez da. Egun ona izan dezazuela.
Giroa lasaiean ari dira gizon eta emakume hauek bizitzen gaurko eguna. Kaleko banku batean eseri, lagunarekin hitzegin edo erosketa txikiren bat egiteko intentzioaz irten. Horrelako gauza xumeek ekartzen dute gozamena.
Goiz pasa dauden jubilatuek denbora soberan daukate. Bankuan eseri eta mundua pasatzen ikusten zain gelditzen dira. Gaur bi emakumek erakarri dute beraien atentzioa.
Udaberria etorri badator baina hosto lehorrak pasa den udazkenetik egon dira inguruan. Belarra ere lehorra, ia errea, ematen du negu gogor baten ondoren. Izan ere, mendialdean negua benetakoa da: elurra, hotza eta gau ilun luzeak.
Ur txorrotak etengabe dario ura. Zipriztinka erori eta erori egiten da likido miragarria. Harrizko ontzia jaso eta jaso ari da, ezin baita altxor hau hala nola galtzen utzi.
Herriak ura ematen duen iturria ere badauka. Lehoi bat arduratzen da ur freskoa etengabe jario dezan, neguko hotzak galerazten ez duen bitartean behintzat.
Kolore argi eta leuneko etxeak historia interesgarria iradokitzen du. Bi sarrera bata bestearen ondoan. Bat posta bulegora sartzeko eta bestea etxebizitza batera joateko bidea ematen dute.
Iturri bat lehenengo planoan, bere harrizko egikera eta kolore zoragarriak ageri dituela. Herrian zehar dauden apaingarriak hemen ere jarri dute, txokoa pixkat bat gehiago edertuz.
Etxebizitzak altueran jarriak dira, solairu bakoitzak leiho bana agertzen duelarik. Simetria polita da, bestela itxura xumea duen eraikuntza honentzat.