Iturri honek ez du urik ikusi azkenaldian. Pena da, izan ere, burdin gastatuak testura ederra bait dauka. Garai bat baino gehiago irauteko eraikitako kale bazterreko monumentu xume polia da.
Kale huts bat, herri txiki batean, arratsaldeko azken orduetan. Kantoi bueltan, gure aiton-amonen haurtzaro garaiko umeak jolasean agertu behar direla ematen du.
Hostoak hazi berriak, freskoak, daude bestela hutsik dauden adarretan. Bizitzaren zikloak hasiera berria izaten ari da egun hauetan, udaberria etorri berria den garaiotan.
Aparrak hamaika forma hartzen ditu, harrien artean dantza egiten duen bitartean. Arren, ez diezaiozu erortzeari utzi, edertasuna etengabe sortzen jarrai ezazu.
Urak apar artean igarotzen da harrien artean. Harriak zipristintzen ditu eta hezetasun geruza batean biltzen du. Kolorea iluntzen dio eta pixkanaka gastatuko du.
Harri artean jeitsi behar du ura. Izotzak mingain luzeen modura hedatzen zen garaitik egongo dira harri puxka hauek. Mendi garaietara joan behar da horrelakoak ikusteko.
Ibaiak ura jauzten deneko lekuan putzua sortu du. Laster jeitsi eta lasai gelditzen da Bitsaz inguratua jeitsi eta ilun, ia beltz, bihurtuko da, bere bidean geldialdia egiteko.
Paisaia gogorra mendi bailara honetan. Harrizko erraldoiek inguratuta egoteak txiki sentiarazten du. Mendi gainari azken begiradatxoa botako diogu eta bihar arte agurtu.
Lotarako momentua da. Kaleak hustu dira. Argi batek kale bazterra argiztatzen du. Bidea, kotxe bat aparkatua, eta bizpahiru etxeetako sarrerak somatzen dira. Argilunean gelditzen da gainontzekoa.