Sorgenti di Aurisina (Italia)
Hodei gorriak, zeru hori eta urdina eta ur lasaia. Udako gau hasiera koloretsu eta zoragarria.
Eguneko argazki bat
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Hodei gorriak, zeru hori eta urdina eta ur lasaia. Udako gau hasiera koloretsu eta zoragarria.
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Argi bat hemen, beste bat han. Gaua margotzen dute. Ilunaren beltztasuna edertzen dute. Kolore beroez egindako margo bat osatuz.
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Eguzkia ortzimugaren atzean sartu berri da. Arbolak dagoeneko ilunera joanda daude. Soilik zeruak gordetzen ditu argi printza batzuk eta urak haiek isladatzen ditu gureganaino.
Grignano (Italia)
Untziak amarratutak, masta bat bestearen segidan lerratutak dutela, itsaso leunean kulunkan.
Trieste (Italia)
Itsasoari begira dago hemeretzigarren mendean eraikitako Miramare gaztelua. Lorategiak, paseatzeko bidexkak, aintzirak, eta portua dauzka. Garaiko modura egokituak oraindik. Ferdinand Maximilian Austriako Kaiserraren anaiaren etxebizitza izateko sortu zen. Hemen zoriontsu biziko zen, bere azken bidaian Mexikora, enperadore kargu hartzera, joan zen arte.
Trieste (Italia)
Kandela eusten ari den haurrak argimutila osatzen du. Inoiz baino egokiagoa da izena.
Muggia (Italia)
Eguzkiarena baino hotzagoa da kale argia, ilargiarenaren antzekoa. Gauari berea duen malenkonia, sentiberatasuna eta geldotasuna emateko bezala. Goizerako gordeko ditugu indarrak.
Muggia (Italia)
Kaleak hutsik ageri dira. Kaleko argiak kantoiak betetzen ditu. Herritarrak etxean daude goxo. Dagoeneko hurrengo egunean egin beharrekotan.
Muggia (Italia)
Bale honek irribarre batekin begiratzen zaitu, gau edo egun, Muggiako kaleetan zehar paseatzean.
Muggia (Italia)
Postontzi beteek utzikeri itxura ematen dute. Hemen biztanleak oporretan joanak dira edo ez dira dagoeneko hemen bizi?
Trieste (Italia)
Gau-argiek hiriaren topografia margotzen dute. Hurbileko argiek portua, itsasoaren limitea, markatzen dute. Laua eta gertukoak. Urruneko argi puntuek, berriz, hiriaren goikaldea irudikatu.
Trieste (Italia)
Trieste da itsasoa eta zerua artean dagoen argi ilada.
Muggia (Italia)
Ez da teknologia berezirik egunerako arraina harrapatzeko. Itsasoaren oparotasuna eta untzi sendoa dira beharrezkoen. Bestela, zortea ere behar da.
Muggia (Italia)
Gaueko lehenengo orduak. Bada garaia portuan untzia amarratu eta atseden hartzeko. Bihar beste udako egun luze bat egongo zen arrantzatzen joateko edo belak zabaldu eta Mediterraneoaz gozatzeko.
Muggia (Italia)
Portua lasai zegoen. Familia bat besterik ez zebilen paseoan udako gau honetan.
Muggia (Italia)
Gaua egin zaigu Chioggian. Elizako erlojuak gaueko hamarrak ematen ditu. Bueltan joateko garaia. Herriari azken begirada bat bota nahi diogu baina.
Trieste (Italia)
Farolek argiztatua dagoen estatua. Hiriko historia aberatsaren erakusle. Armagizona, politikaria edo besterik gabe diruduna izango zen.
Trieste (Italia)
Farolak ikutu elegantea ematen diote moilari. Paseoa ematera ere gonbidatzen du.
Trieste (Italia)
Mola Audacek ausart egiten dio aurre Mediterraniar itsasoari. Zabala eta luzea. Portu bezala ez da erabiltzen gaur egun. Paseo baterako edo itsasoari begira arratsalde lasai bat pasatzeko leku ezin hobea da, baina.
Trieste (Italia)
Zoruko harri bustiek etxeen zuria eta zeruko urdin zoragarria isladatzen ditu. Eraikuntza zuriekin, erraldoia eta harrizko zoru zoragarriduna. Honelakoa da Triesteko erdigunean dagoen plaza nagusia. Rock kontzertuak ere gertatu dira hemen.