Trento (Italia)
Etxearen kanpoko hormak denboraren markak ageri ditu, hala ere eraikuntzak handitasuna dario. Leiho handiak, goitik behera eta ezker eskuin. Dendak urteak daramatza lekuan, oraindik ere garai bateko izena eta idazkia aldatu gabe.
Eguneko argazki bat
Trento (Italia)
Etxearen kanpoko hormak denboraren markak ageri ditu, hala ere eraikuntzak handitasuna dario. Leiho handiak, goitik behera eta ezker eskuin. Dendak urteak daramatza lekuan, oraindik ere garai bateko izena eta idazkia aldatu gabe.
Vicenza (Italia)
Lagun talde batek edo familia oso batek kafe bat edo freskagarri bat eserita edateko leku ezinhobea.
Vicenza (Italia)
Gazteak, turistak, langileak dira plazan, ibilian, eserita. Uda partean hiria bisitariz betetzen da, hiria eta inguruko landetxeak ezagutzera etorriak. Hauen artean Palladiok utzitako ondare hilezina.
Vicenza (Italia)
Estatuek elizaren historia bat kontatzen ari dira. Ohi bezala, garai bateko eraikuntza erlijiosoek orniduraz beterik daudenean ere, irakastea zuten helburu. Gaur, baina, jakintsuek baino ez dute ulertzen hauen esanahia.
Vicenza (Italia)
Vicenzako basilika Paladiarra ez da eraikuntza erlijiosoa, izan ere jauregi honetan hiriaren gobernua egiten zen. Gaur egun hiri zaharrean dagoen leku ikusgarriena izango da, museoa ere badu eta arkupean tabernak eta dendak daude.
Trento (Italia)
Txirrindula aparkatuta utzi eta erosketara joan al da inor? Hura uzteko leku xelebrea. Kalea kotxeena soilik ez dela ematen du. Alde zaharretako xarmaren zati handi bat horretan datza.
Trento (Italia)
Kalexka estu eta iluna Trentoko alde zaharrean. Uztaila erdiko berotik ihes egiteko txoko egokia.
Trento (Italia)
Trentoko katedrala erromanikoa orain dela 800 urte sortua. Eraikintzarra, harri zuriaz eraikia.
Trento (Italia)
Enparantza handia Trentoko alde zaharrean. Etxe koloretsuak, egurrezko itxitura zuriekin leihoetan dutela. Alde handia iparraldeko eskualde austriar-italiarrarekin.
Padua (Italia)
Eguzkiak gogor jotzen zuen. Beharbada horregatik izango ziren bi txirrindulari eta motozale bat kalean. Hobeto zegoen terraza batean edari freskoa hartzeko edo lo kuluxka bat botatzeko.
Padua (Italia)
Veneto eskualdeko hiri hau Italiako iparraldean dago. Garai batean Veneziako errepublikaren parte, Austriar inperioaren parte izan zen ere. Unibertsitate handia eta historia zabala dario karriketan barna.
Tirano (Italia)
Azaroko egun euritsua bageneukan ere, gabonetako girorik ez zegoen. Hala ere, etxe honetan gabonetako argiak prest zeuden.
Although the day was rainy in November, there was not Christmas feeling yet. However, in this house the lights are ready to be lit.
Tirano (Italia)
Etxe zahar honek landare artean dauka ezkutatuta sarrera. Kolore zoragarriak zituen Tiranoren txoko honek.
The old house had the entrance door hiding among plants. Colors were amazing in this corner of Tirano.
Tirano (Italia)
Txirrindula hau loredenda baten sarrera erakusten zuen. Ezin hobe apainduta zegoen. Ala uste?
This bicycle was belonging to a flower shop. It was a very well suited decoration. Don’t think so?