Cardano al Campo (Italia)
Norbait jolastera etorriko den zain dago txirrista. Barrez lehertuko dira ume koxkorrak aldapan behera beraien burua erortzen uzten duten bitartean. Harro sentituko dira truko berriak ikasten dituztenean.
Eguneko argazki bat
Cardano al Campo (Italia)
Norbait jolastera etorriko den zain dago txirrista. Barrez lehertuko dira ume koxkorrak aldapan behera beraien burua erortzen uzten duten bitartean. Harro sentituko dira truko berriak ikasten dituztenean.
Cardano al Campo (Italia)
Zoru idorraren gainean jolastu behar da parke honetan. Udaberri hasiera izanda ere ez da egon euriaren berririk aspaldi batean. Horregatik dago zoru hareatsu, lohitsu beharrean. Arrazoi beragatik belarra laburra eta eskasa da.
Freiburg (Alemania)
Umea ari da dibertitzen edo jostatzen. Aurrera eta atzera kulunka egin, barre batzuk bota, abiaduraz gozatu. Sentimentu horiek denak batu zaizkio eta pozik dago.
Appenzell (Suitza)
Marra zuriak, laukiak, lauki txikiagoak. Mota guztietako zeinuak egin dituzte patioko lurrean. Ezezagun zaizkigun jolas ugari daude leku honetan.
St. Gallen (Suitza)
Zeren bila ibiliko da umea lurrean? Jolasteko erabiliko duen zeozer izango da ziurrenik. Bien bitartean, zapatako lehoiak irribarrea ez du galtzen. Jolasean ibiltzeko irrikaz izango da hura ere.
St. Gallen (Suitza)
Hara! Sugearen burua ikusten da. Begi handiak eta sudur berdea dauzka. Adi begiratzen du parkean ibiltzen diren haurrek zer egiten dute. Gozatzen du suge onbera honek haurrak bere gorputz luze koloretsuan jolastera inguratzen zaizkionean.
St. Gallen (Suitza)
Zigi-zagaka dabilen sugea jolastokia aldetik aldera zeharkatzen du. Umeei erakargarria eta jolastia agertzen zaie. Bere kolore jarioak lekua alaitzen du eta udazkeneko arbola marroi eta grisaxken artean zeharo nabarmentzen da.
Malesco (Italia)
Eguzkiak irribarre egiten du haize ohialean bidaian doala.
St. Gallen (Suitza)
Uda hasierako egunotan jolastokia oraindik jarri gabe dago. Estalkia kendu eta hostoak garbitu ondoren, harea prest izango da haurren gozamenerako.