Zurich (Suitza)
Kaiola hau Antartidako mendialdean kokatuta al dago? Hala ematen du. Baina pinguinoak etxetik erabat urrun daude Europako zoologiko batean. Jatekoa badute eta igeri egiteko lekua ere, baina zeozer faltan botako dute.
Eguneko argazki bat
Txinpantze zaharra (Old chimpanzee)
Bakarrik dago kaiolaren izkina batean itzalen artean eserita. Txinpantze zaharra da. Lurrera so egiten du. Zeozer behatzen ari da atentzio osoarekin. Beharbada buruari bueltak ematen ariko da. Gogoetak ordenean jartzen ariko al da? Energia, ez indarra, faltan duelaren itxura dauka.
Gais (Suitza)
Oilar baten erretratu on bat ikusgai. Itxura zoragarria erakusten du animalia honek. Luma leunak, kolore distiratsudunak, moko luze puntaduna eta aurpegi ongi osatua. Gainera, jarrera erakusten du hegaztiak, begietara begira dagoela ematen bait du. Pena da kaiola batean aterata izatea, animali askok jasan behar duten beraien borondatearen aurkako kartzela. Akaso, ateratzeko gogoz begietara begira egongo ote da.