Hostoa kaktusean (Leave on cactus)

St. Gallen (Suitza)

Hosto txiki hau ez da kaktusaren gainean hazi. Bertara erori da eta arantzen artean gelditu da harrapatuta. Eguzki argitik energia eta janaria ateratzen bere lana bukatutakoan, ahituta, hurbileneko lekura erortzen utzi du bere burua.

Kaktus zaharra (Old cactus)

St. Gallen (Suitza)

Kaktus zahar honek bizitza luzearen aztarnak ezagun ditu.

Kaktus arantzatsua (Spiky cactus)

St. Gallen (Suitza)

Kaktus honek arantza franko ditu. Ez dauka azal puxka bat ere horiek gabe. Lan zailak izango ditu honetatik elikatu nahi duena.

Kaktus iletsua (Hairy cactus)

St. Gallen (Suitza)

Puntu argietan hazten da kaktusa inguratzen duen ile samalda. Haragia inguratu eta babestea izango du helburu. Buruan adatsa hazia duela ematen du.

Kaktus etzana (Lying cactus)

St. Gallen (Suitza)

Atseden hartzen ari dela ematen du, eguzki epelaren pean etzana.

Kaktus borobil handia (Round big cactus)

St. Gallen (Suitza)

Kaktusa benetan da handia eta simetrikoa. Borobil perfektua eta arantza ilada pila ditu, bata bestearen atzetik hazten direnak eta landare osoa inguratzen dutenak.

Enbor luzeko kaktusa (Long cactus)

St. Gallen (Suitza)

Dotorea leiho ondoan eguzki argia gosez jasotzen duen kaktusa. Enbor luze, kiribildua eta ilexkaz betea. Ile biguneen artean, baina, arantza gogorrak ezkutatzen dira.

Kaktus koloretsua (Colourful cactus)

St. Gallen (Suitza)

Kaktusek itxura panpoxa dute, mamia puztuta edukitzearen itxuraz, urez bete-betea. Forma fintzeko kanpoa arantza koloredunekin apaindua dago. Gehiegi ez dute behar aurrera ateratzeko, eguzki argi nahikoa eta ur pixka bat.