St. Gallen (Suitza)
Kaleko argia alferrik piztuko da gaur bezalako eguerdi eguzkitsuan. Arratsalderarte itxaron beharko du bere egitekoa betetzen hasteko.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Kaleko argia alferrik piztuko da gaur bezalako eguerdi eguzkitsuan. Arratsalderarte itxaron beharko du bere egitekoa betetzen hasteko.
Oro (Euskal Herria)
Harrizko pareta zurrun eta zaharrean burdinezko euskarri bat dago eta honetatik argi bat eutsita dago. Argia beste metalezko egitura geometrikoa da, azpikoz gorako piramide itxurakoa. Baina bonbila non dago? LED txiki batek igortzen du argia. Teknologia berria eta zaharra nahastutak eginda dago kaleko argi hau.
Bregenz (Austria)
Gauak bere bizitza propioa du. Giroa aldatzen da. Kaleak husten dira eta bere hustasunean iluntasunaren biztanleak erakartzen ditu. Argi artifizialen artean mugitzen diren eta lo ezintasunean harrapatutako horiek denbora pasatzen uzten dute. Gaueko txandako langileak inguruko isiltasunarekin bat mugitzen dira azkar kalean gora.
Bregenz (Austria)
Aldapa dago kale honetan. Gogotsu ekin behar da bidea egiteko. Argia, behintzat, badago. Neguko garai ilunenetan, hotzak erasaten duenean, bidea argiztatuta edukiko dute behintzat lekuko bizilagunak.
St. Gallen (Suitza)
Ate gain batean jarria dago argia. Neguko gau luzeetan beharrezkoa izango da barrurako bidea erakusteko.
St. Gallen (Suitza)
Kale kantoi batean argi errainuak paretekin jolasten dira. Adreiluen marrak nabarmentzen dituzte. Erliebeak azpimarratzen dituzte. Iskinak ezkutatzen dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Iluntasuna nagusitu da erabat plazan. Lekuaren neurri erraldoia betetzea ezinezkoa da kaleko argi xumeontzat. Ez da behar ere. Orain gauaren garaia da. Argia eta eguzkiaren tartea helduko da bere momentuan.
St. Gallen (Suitza)
Kaleko argiak gauaren iluntasuna apurtzen du. Eguzkiaren argia ezin du berdindu. Berehala diluitzen da bere indarra, inguruko belztasunarekin nahastuta.
Basel (Suitza)
Gau bete betea da. Kaleak dagoeneko hutsik daude. Kale-argiek egun argia ordezkatu dute errepidea eta espaloian zehar bidea ikusten uzten. Etxera joateko garaia da.
Bakio (Euskal Herria)
Gau bezpera da. Eguzkiak baino gehiago kaleko argiek argiztatzen dute bidea. Garaia da afari koskor bat jateko. Eguneko algarak eta presak ahaztu ditzagun eta eseri gaitezen lasai.
Engelberg (Suitza)
Kaleko argia pizteke dago momentuz. Laster, baina, argituko du zubi pasabidea. Elurrak moldatutako paisaiean dena zuri eta berdin ageri da. Bidea ez dana maila txiki batek besterik ez du bereizten.
Engelberg (Suitza)
Argiaren inguruan berpizten dira paisaiaren detaileak. Elurraren topografia eta zizelkatutako aztarnak nabarmentzen dira. Urrunago iluntasuna da nagusi eta detaileak azkar galtzen dira. Distantzian leihoetako argiak ageri dira. Afaria prestatzen ariko da norbait edo afal ostean erlaxatzen beste inor.
Engelberg (Suitza)
Elur zapalduak soilik erakusten du zer den bide eta zer den zelai. Eskerrak kaleko argiek oinezkoen bidea erakusten dutela. Horri esker, gaur eta egun ibiltzea posible da.
Appenzell (Suitza)
Bidegurutzea bi motatakoa izan daiteke. Ikurrak dituenak bidea markatzeko eta bakoitzari bere bidea aukeratzen libre uzten dioten horietakoak. Azken hauek dira benetako bidegurutzeak bakoitzaren bidean baina gutxitan uzten diogu gure buruari aske aukeratzen. Ez da ala?
St. Gallen (Suitza)
Argi bat bidea ikusteko. Arbola baten adar mamitsua itzala emateko. Zerutik gaur eguzkiaren gogorrak eta haize printzak etortzen dira. Itzala estimatuko da gehiago momentuz.
St. Gallen (Suitza)
Behetik gora ikusten da mundua beste modura. Aldrebez, nolabait esanda. Goitik behera ikusten da. Kaleko argiaren bonbila nabarmentzen da, zutoin liraina beharrean. Hostoak eta adarrak zabalean hazten direla ematen du. Baina benetan, zeruaren bila eta bertan dagoen eguzkiari so egiten diote.
Gossau (Suitza)
Eskultura bat ematen du argazki honek. Urrunean konkortutako estatua naturala eta hurbilago metalezko estatua mehe eta liraina. Taldea edertzen dute eguzkiak sortutako argi-itzalek.
Gossau (Suitza)
Negu erdiko eguna da, baina zeru oskarbiak pixkat arintzen du giroaren hoztasuna eta gauaren luzera. Arratsaldeko itzalak luzeak dira eta apenas uzten dute argirako lekurik. Itzalez inguratuta geratu dira arbola, edo bere hezurdura esan daiteke, eta kaleko argia luzea.
Craveggia (Italia)
Lotarako momentua da. Kaleak hustu dira. Argi batek kale bazterra argiztatzen du. Bidea, kotxe bat aparkatua, eta bizpahiru etxeetako sarrerak somatzen dira. Argilunean gelditzen da gainontzekoa.
Craveggia (Italia)
Arratsak harrapatu du herria, iluntasun samurraz inguratuz. Zerua, berriz, argi leuneko ñabardurak hartu ditu, gauaren zain gelditzen den bitartean.