Gizon abeslariak (Singing men)

Speicher (Suitza)

Arropa ikusgarriak jantzi, kale erditik kalejiran ibili eta abestu. Ikuskizuna sortzen badakite gizonok.

Umea eta ahuntzak (Boy and goats)

Speicher (Suitza)

Ume ahuntz zaintzailea ere batu da kalejirara. Bere ahuntzek beste abereak gidatzeko baino zailagoak direla ematen du. Baina honek ez dio lanari beldurra.

Behizain taldea (Cowherd group)

Speicher (Suitza)

Behizainok lagunekin egin dute menditik beherako bidaia. Batak besteari lagunduko dio abereak gidatzen eta dominatzen. Makil labur bat eskuetan daramatela, moldatuko dira animalia zuzen eramaten.

Bidaiaren bukaera (End of the trip)

Speicher (Suitza)

Bidaia luzea doa eta nekea nabari da abeltzainengan zein animaliengan. Lore koroak eta joare pisutsuak eraman beharrak ez die batere laguntzen behi gixajoei. Eskerrak dagoeneko etxetik gertu daudela.

Haurrak jolasean (Playing kids)

Speicher (Suitza)

Neska – mutilek parte hartzen dute kalejiran. Bere arropa bereziak soinean, lanean eta jolasean egoten dira. Luzaroan gogoratuko dute egun hau.

Behien harridura (Surprised cows)

Speicher (Suitza)

Abereak ari dira igarotzen. Bata bestearen atzetik datoz eta denek urduritasunez begiratzen gaituzte.

Behia eta bere neska lagunak (A cow and her girl friends)

Speicher (Suitza)

Ongi lagunduta doaz neska gazteak. Behi ederra daramate aldamenean. Bidai luzea bukatzeko desiratzen egongo da. Ikuilura heldu, belar fresko puxka bat jan eta txoko lasai batean esertzeko gogoarekin egongo da.

Trafiko gidaria (Traffic guide)

Speicher (Suitza)

Trafikoa zaintzearen ardura hartu du tipoak. Nahi gabe protagonista bihurtu da, errepidearen erdian bakarrik egotea suertatu zaionetik. Inguruan jendetza bildu da, ikuskizuna bizitzeko gogoz eta animo biziz elkarrekin hitzegiten. Bera, berriz, ixilik eta konzentrazio osoa ari den lanean jarrita dirau.

Behien kalejira behartua (Forced procession of the cows)

Speicher (Suitza)

Behiak kalejiran joatea gustuko izango al dute? Ez dirudi beraien ohiko lekua: asfaltua, jendea barra-barra, … Hala ere urtero bertan parte hartzera behartuak daude. Uda garaia bukatu eta herrietara bueltan doazenean, hain zuzen.

Behiek dolon-dolon (Cows with big bells)