Laudio (Euskal Herria)
Kanpai dorrea altua eta mehea da. Bi kanpai handi eta balkoi eder bat lorez apainduta dauka. Ez da horrelakorik ikusteko erraza, batipat elizatik aparte eraikita dagoelako.
Eguneko argazki bat
Laudio (Euskal Herria)
Kanpai dorrea altua eta mehea da. Bi kanpai handi eta balkoi eder bat lorez apainduta dauka. Ez da horrelakorik ikusteko erraza, batipat elizatik aparte eraikita dagoelako.
Chur (Suitza)
Behetik hartutako dorre baten irudia bada eliza baten irudi tipikoa da hau, baina indar estetikoa badu. Izan muturreko perspektibaren erakargarritasuna, izan arkitektura onaren edertasuna, gisa honetako argazkiak behin eta berriro egiten ditut. Begitara jotzen didate subjektu hauek.
Malesco (Italia)
Kanpain dorre honek kupula estua eta altua dauka. Lekuko usadioa izango zen garai batean. Kanpaiak, baina, ugari ditu, emanaldi politak orduoro eman ahal izateko modukoak.